Azpeitia ezagutzen

Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiribildua nolakoa zen jakiteko ibilaldi gidatu bat izan genuen uztailaren 4ean Azpeitiko jubilatuok, bertan 29k parte hartu genuelarik. Ibilaldiak bide hau egin zuen: Harzubitik irten, Enparantza Nagusian lehen geldialdia, Hurrengoa Gernikako arbolaren ondoan, gero Parrokian eta Alberga atzean. Hortik Magdalenara, Perez Arregi Plaza, Enparango zubia, Basozabal eta Plaza Txikian …

Irakurtzen jarraitu Azpeitia ezagutzen

Mintzapraktika saioak, euskaraz eroso sentitzeko lekuak

  Mintzapraktika saioak euskara ikasteko metodo bat gehiago dira. 20 lagunek hartu dute parte Sanjuandegin, xj Auzolanean eta Elkar-ekinek antolatutako saioetan. Bistakoa da gure herrian, batek baino gehiagok (lehen erdaldun zenak), euskara ondo menperatzen duela euskaltegia inoiz zapaldu gabe. Euskaldun berri deitura hartu gabe azpeitiar petoak izatera iritsi dira. Zorionak berauei. Egunen batean herriko aldizkariko …

Irakurtzen jarraitu Mintzapraktika saioak, euskaraz eroso sentitzeko lekuak

Jubilatuen irteera Xoxotera

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin zuen ekainaren 28an. Bertan 110 lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, DYA eta udalekoen artean. Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin eta alkate eta zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia Bixente …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen irteera Xoxotera

Atzeraldia amaitzen denean, 30 urte izango ditugu galduak…

Filologia Hispaniarrean lizentziatua eta institutu publiko batean, Hizkuntza eta Literaturako irakasle. Duela zenbait urte, politikan jardutetik zenbait hedabidetan (El País, Por ahora, de la SER, Meridiano, de Canal Sur Televisión) azterketak eta artikuluak argitaratzera pasa zen, zorionez. Literatura zalea da. Gizarte gaiez guztiz arduratua. 2014 urteko egun batean, esnatuko gara eta krisia amaitu dela esango …

Irakurtzen jarraitu Atzeraldia amaitzen denean, 30 urte izango ditugu galduak…

Asteko txisteak

Alargunak Bi alargun hilerri batean daude. Bata, oso zoriontsu, itxuraz, bere senarraren hilarria garbitzen kantuan ari baita, eta, bestea, negar-zotinka, ezertarako kemenik gabe. Handik pixka batera negarrez ari denak galdetzen dio alargun zoriontsuari: –Aizu, emakumea, zenbat denbora da zure senarra hil zela? –Sei hilabete –erantzun zion tonu alai batekin. –Eta nola moldatzen zara horren zoriontsu …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Errioxara mendi irteera. Egun osokoa.

  Data: Uztailaren 12an. Izena emateko epea: Uztailaren 1etik aurrera. Irteera lekua eta ordua: San Martin egoitza aurrean, goizeko 08:00etan. Egitaraua: - Azpeititik irten eta La Población herrixkara iritsi 10:00ak aldera, Arabako Errioxan. - Berehala, "Leon Dormido" mendiari bira, ordu eta erdi inguru. - 12:00ak aldera Barriobustoko upategi batean hamaiketakoa. - Ondoren, Labraza herriko harresiak …

Irakurtzen jarraitu Errioxara mendi irteera. Egun osokoa.

Orio – Aginaga ibilaldia

Ekainaren 11an izan zen, aspaldiko urteotako ohiturari jarraituz, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuok Orio-Aginagara egin ohi dugun egun-pasa ibilaldia. 230 inguruk hartu genuen bertan parte eta, eguraldi ederra lagun, ederki pasatu genuen bertan. Hiru herrietakook Orion elkartu ginen 11:00ak inguruan eta 12:00etan meza. Ondoren kantu-jiran buelta bat Orioko kaleetan zehar. 14:30ean Orioko sagardotegian bazkaria eta …

Irakurtzen jarraitu Orio – Aginaga ibilaldia