Jesus Mari Mujikaren Hitzaldia- Azaroak-2017

Azaroaren 21an, 50 pertsona inguru etorri ziren,  Jesus M. Mujikak emandako hitzaldira. Oraingo gaia “Bakardadearen aurrean jarrerak eta posibilitateak” izan da. Jendeari asko gustatu zitzaion eta oso gustura egon zen,  horregatik bezte hitzaldi bat antolatu da Sanjuandegiko aretoan Abenduaren 12rako arratsaldeko 16:30etan, hitzaldi hau erderaz izango da. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.

Azpeitia Ezagutzen-2017

NORENTZAT: INTERESA LUKEEN EDOZEINENTZAT.   DATA:   2017ko EKAINAREN 29an.   ORDUA: 09:30ETAN   IRTEERA LEKUA : UDALETXE AURRETIK.   IBILBIDEA: Loiolara oinez joan eta gero bisita gidatua edukiko dugu 10:00tan        IZENA EMATEA: Ekainaren 26 bitartean Baigerako bulegoetan astelehenetik ostegunera 10:30etatik 12:30etara.   BUKAERAN  HAMAIKETAKOA EGONGO DA BAIGERAN IIan  PARTE HARTZEN DUTENENTZAKO  

Karta jokoa txapelketak

  Urtero bezala, aurten ere, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak karta joko txapelketak antolatu ditu: Musean, tutean, eskoban eta punttuan. Ligila erara jokatuko dira, denek denen kontra. Musean maiatzaren 8an eta 9an Baigera IIen. Eskoban maiatzaren 8an eta 9an Baigera IIn. Punttuan maiatzaren 15an eta 16ean Baigera IIen. Tutean maiatzaren 15an eta 16ean Baigera IIn. Ordua. …

Irakurtzen jarraitu Karta jokoa txapelketak

Jesus Mari Mujikaren Hitzaldia

Jubilatu eta pentsiodunen astearen barruan hitzaldia antolatu du Baigerak bihar (gaur), asteartean, azaroaren 22an. Hizlaria Jesus Mari Mujika izango da. Gaia: “Zahartu ala bizi – Zahartu eta bizi”. Non: Baigerako aretoan. Ordua: Arratsaldeko 16:30ean. Gaiak duen interesagatik jubilatu eta herritar guztiak zaudete gonbidatuak. Ondoren txokolatada izango da Baigera Iean.