Rias Baixasetara (Galizia) Ibilaldia

Maiatzak 7tik 12era Rias Baixasetara  ibilaldia antolatu dugu, izen ematea irekita dago, Bost egunez CAMBADOS, SANTIAGO DE COMPOSTELA, PADRON, PORTONOVO SANXENXO,  O GROVE, LA TOJA, SANTA TECLA ikusiko ditugu. Informazio gehiago nahi izan ez gero etorri Baigerako bulegoetara  

Norvegiako Fiordoetara ibilaldia-2018

Ekaina  9tik 15era Norvegiako fiordoetara ibilaldia antolatu dugu, izen ematea irekita dago, Izena ematerakoan N.A.N.ren kopia eskatzen da eta 300€ aurreratu behar dira urtarrilak 25 baino lehenago. Sei egunez  BERGEN, VOSS-TVINDEFOSSEN, STEINDALSFOSSENEKO  KASKADA, EIDFJORD  -  ETA FIORDOAK  ikusiko ditugu. Informazio gehiago nahi izan ezkero etorri Baigerako bulegora.

90 urte betetzen dituztenen omenaldia-2017

Jubilatuen asteko ekintzen barruan 90 urte betetzen dituztenen omenaldi eguna ospatu genuen igandean, azaroaren 26an. 38 azpeitiar izan dira aurten 90 urte bete dituztenak. Hauetako 12k hartu zuten parte omenaldi bazkarian. Baigera Ien izandako hamaiketakoarekin eman zitzaion hasiera egunari. 12:30etan hildakoen aldeko meza parrokian. 14:00etan omenaldi bazkaria Kiruri jatetxean. 148 pertsona inguru elkartu ginen bertan. …

Irakurtzen jarraitu 90 urte betetzen dituztenen omenaldia-2017

  Jubilatuen asteko ekintzen barruan Nuarbeko pantanoari bira eta gero hamarretakoa Nuarbeko elkartean  egin genuen azaroaren 25an. 21 lagunek hartu genuen bertan parte. Goizeko 08:30 irten eta autobusez joan ginen pantanoraino, ondoren giro  eder batean buelta egin genuen, berriro busean Nuarbe herrira, han sokatiraren museoa ikusi genuen, sorpresa ederra izan zan, ain hurbil daukagun museo …

Irakurtzen jarraitu

Albaola-Aginaga-2017

Jubilatuen asteko ekintzen barruan Albaola eta Aginagara ibilaldia egin genuen azaroaren 23an. 101 lagunek hartu genuen bertan parte. Bazkalondoan irten ginen Azpeititik 15:00tan eta Pasaiako Albaolara iritsi ginen 16:00ak aldera. Bi txandatan banatuta  batzuek filma ikusi bitartean besteak itsasontzia ikustera joan ginen, bertako  gidak lagunduta, 18:30etan autobusera,  Aginagako bidea hartu genuen merienda ederra egiteko  Urtero …

Irakurtzen jarraitu Albaola-Aginaga-2017