90 urtekoei omenaldia-2018

Jubilatuen asteko ekintzen barruan 90 urte betetzen dituztenen omenaldi eguna ospatu genuen igandean, azaroaren 25ean. 44 azpeitiar izan dira aurten 90 urte bete dituztenak. Hauetako 15ek hartu zuten parte omenaldi bazkarian. Baigera Ien izandako hamaiketakoarekin eman zitzaion hasiera egunari. 12:30ean hildakoen aldeko meza parrokian. 14:15ean omenaldi bazkaria Hotel Loiola jatetxean. 186 pertsona inguru elkartu ginen …

Irakurtzen jarraitu 90 urtekoei omenaldia-2018

Madarixa – Aittola mendi irteera-2018

Jubilatuen asteko ekintzen barruan Madarixa – Aittola mendi irteera  egin genuen azaroaren 24ean. 38 lagunek hartu genuen bertan parte. Goizeko 08:30ean irten eta autobusez joan ginen Madarixara, handik Aittolako gurutzera joan ginen, bertan argazki bat atera genuen, ondoren Aittolako jatetxean kategoriko hamaiketakoa egin genuen, bapo jan eta edan eginda, autobusez Azpeitira. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” …

Irakurtzen jarraitu Madarixa – Aittola mendi irteera-2018

Fotomuseum (Zarautz) – Aginaga irteera-2018

Jubilatuen asteko ekintzen barruan Fotomuseum eta Aginagara ibilaldia egin genuen azaroaren 22an. 102 lagunek hartu genuen bertan parte. Bazkalondoan irten ginen Azpeititik 15:00tan eta Zarautzera iritsi ginen 15:30ak aldera. Bi txandatan banatuta  eman genion hasiera  ikuskizunai, bertako  gidak lagunduta, 18:00etan autobusera,  Aginagako bidea hartu genuen merienda ederra egiteko, urtero bezala, oso afari-merienda ederra eman ziguten, …

Irakurtzen jarraitu Fotomuseum (Zarautz) – Aginaga irteera-2018

Isabel Otxoaren itzaldia-2018

  Azaroaren 20an, arratsaldeko 16:00tan, 75 pertsona inguru etorri ziren,  Isabel Otxoak emandako hitzaldira. Oraingo gaia “Emakumeen egoera pentsioen aurrean” izan da. Jendeari oso interesgarria iruditu zitzaion eta eta oso gustura egon zen, aurreko hitzalditan baino jende gehiago etorri zen, gela dena bete zem. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.    

Baigerako karta joko txapelketa-azaroak-2018

 Urtero bezala, aurten ere, jubilatuen astearen barruan,  karta joko txapelketak  jokatu dira : Mus, tute,  eta punttua. Joka askarra erara jokatu dira. Musean, Baigera Ien. Punttu eta Tutean Baigera IIen. Auek dira irabazleak: Musean:       1. Juanito Prieto  eta Miguel Irulegi Juan Escudero eta  Pello Epelde Kerman Requejo eta Juan Ramon Etxaniz Punttuan:     1. …

Irakurtzen jarraitu Baigerako karta joko txapelketa-azaroak-2018

Segoviara ibilaldia

Planifikatuta bezala maiatzaren 23tik 27ra SEGOVIARA  ibilaldia egin genuen. 41 lagun joan ginen, 33 Azpeititik eta 8 Zestoatik, ilusio handiz eta nerbio pixka-batekin juntatu ginen  irteerako lekuan. Bidaia ondo joan zen, planifikatutakoa dena bete genuen. Ainbat txoko polit ikusi ditugu, Erromatar akueduktoa, Avila, Turegano eta bere gaztelua, Cuellar, Peñafiel, Sepulveda, Pedraza kuzi genuen Lekuak oso …

Irakurtzen jarraitu Segoviara ibilaldia

Mandubi – Ormaiztegi mendi irteera

Urriaren  20an Mandubi - Ormaiztegi mendi irteera egin genuen. Irteera   08:30etan egin genuen, autobusez Mandubire joan ginen, hasieran euri pixkat egin zigun baina gerora atertu eta bidaia ondo egin genuen, bidea oso erreza zen. Hamaiketakoa  Itxune jatetxean egin genuen, oso ondo eman ziguten. 13:00 aldera autobusa joan zen gure bila eta, bete-bete eginda  etxeko bidea …

Irakurtzen jarraitu Mandubi – Ormaiztegi mendi irteera

Jubilatu eta pentsiodunen astea-2018

    AZAROAREN 19tik 25era    ASTELEHENA, AZAROAK 19. 16:00etan:   Karta jokoak: * Musa Baigera Ien.                                 * Tute eta Punttua Baigera IIn.   ASTEARTEA, AZAROAK 20. 16:00ean: Hitzaldia. Baigerako aretoan. Isabel Otxoa, EHUko irakaslea. “Emakumeen egoera pentsioen aurrean”. Hitzaldi ondoren txokolate jana   ASTEAZKENA, AZAROAK 21. 16:00etatik 18:30era: Bingoa Baigera IIn, Sanjuandegin. Ondoren txokolate jana, …

Irakurtzen jarraitu Jubilatu eta pentsiodunen astea-2018