90 urtekoei omenaldia-2018

BAIGERA_19_content

Jubilatuen asteko ekintzen barruan 90 urte betetzen dituztenen omenaldi eguna ospatu genuen igandean, azaroaren 25ean.

44 azpeitiar izan dira aurten 90 urte bete dituztenak. Hauetako 15ek hartu zuten parte omenaldi bazkarian.

Baigera Ien izandako hamaiketakoarekin eman zitzaion hasiera egunari.

12:30ean hildakoen aldeko meza parrokian.

14:15ean omenaldi bazkaria Hotel Loiola jatetxean.

186 pertsona inguru elkartu ginen bertan. Omenduak, beraien senitartekoak, Baigerako batzordekoak, erretorea eta udaleko zinegotzi eta alkatea, baita zenbait herritar ere animatu zien omenaldi honetan parte hartzera.

Giro ederrean ospatu genuen omenaldia.

Bazkari bukaeran omenduei  Mikel Sanjuanek landutako makila, bakoitzaren izenak grabatuta, eta  pergamino bana oparitu zieten. oroigarri gisa,  Jesus M. Olaizola Baigerako lehendakariak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak.

Musika saio batekin eman zitzaion bukaera ospakizunari, bai bertaratutakoek, eta zer esanik ez omenduek, sasoi ederrean daudela erakutsi zutelarik

 

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.