Zaintza-lanaren aitorpena

Etxeko zaintza-lana, adinekoena zein umeena, ia beti izan da emakume-lana. “Gizonak nonbait ez ziren horretarako jaio”. Lehen, gure gazte denboran, emakumea etxean gelditzea zen ohikoena. Norbaitek fabrikan edo etxetik kanpo lana egiten bazuen, ezkontzarekin batera utziko zuen, ia beti, ordaindutako lana eta doakoari ekingo zion, seme alabak hazteko eta, zahartzaroan, baita bere gurasoak edo aitaginarreba/amaginarrebak …

Irakurtzen jarraitu Zaintza-lanaren aitorpena

Bitxikeriak

  Ikasle azkarra Irakasle bat unibertsitateko jangelan bazkaltzen ari dela ikasle bat hurbildu eta bere ondoan eseri zaio. Irakasleak orduan, jarrera harroxko xamarrean esaten dio: –Txerria eta txoria ez dira behin ere elkarrekin esertzen. –Banoa hegan orduan... –esan eta beste mahai batean esertzen da azkar asko. Irakaslea haserre bizian jartzen da, baina hurrengo azterketan enpaztuko …

Irakurtzen jarraitu Bitxikeriak

90 urtekoen omenaldia

Jubilatuen asteko ekintzen barruan 90 urte betetzen dituztenen omenaldi eguna ospatu genuen igandean, azaroaren 29an. 32 azpeitiar izan dira aurten 90 urte bete dituztenak. Hauetako 11k hartu zuten parte omenaldi bazkarian. Baigera Ien izandako hamaiketakoarekin eman zitzaion hasiera egunari. 12:30etan hildakoen aldeko meza parrokian. 14:00etan omenaldi bazkaria Kiruri jatetxean. 200 pertsona inguru elkartu ginen bertan. …

Irakurtzen jarraitu 90 urtekoen omenaldia

Pentsiodun guztiek gutxienez 1.080 € kobratzeko lege egitasmoa

(Artikulu hau Berriako 2015-11-24ko artikuluaren moldaketa da) 368.000 pentsioduni ordainak igotzeko ekimen legegilea abian jarri da. Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztu dute proposamen ofiziala, bi ganberetako erroldan, Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformakoek. Pentsio guztiak hilero 1.080 eurora iristen direla bermatuko duen legea ezartzea nahi dute sustatzaileek. Europako Agiri Sozialak kalkulatu duen gutxienekoaren % 90 da, …

Irakurtzen jarraitu Pentsiodun guztiek gutxienez 1.080 € kobratzeko lege egitasmoa