Bitxikeriak

 

20140217150833

Ikasle azkarra

Irakasle bat unibertsitateko jangelan bazkaltzen ari dela ikasle bat hurbildu eta bere ondoan eseri zaio.

Irakasleak orduan, jarrera harroxko xamarrean esaten dio:

–Txerria eta txoria ez dira behin ere elkarrekin esertzen.

–Banoa hegan orduan… –esan eta beste mahai batean esertzen da azkar asko.

Irakaslea haserre bizian jartzen da, baina hurrengo azterketan enpaztuko dizkiola pentsatzen du bere harrokeriak.

Iristen da hurrengo azterketa, baina ikasleak ongi erantzun ditu galdera guztiak.

Ikasleari azterketa itzuli baino lehen beste galdera bat egiten dio irakasleak:

–Zu bazoaz kalean eta poltsa bat aurkitzen duzu lurrean. Poltsaren barruan, jakinduria eta diru asko daude. Bietan zer hartuko zenuke?

–Dirua! –erantzuten dio ikasleak, inolako zalantzarik gabe.

–Nik, zure lekuan, jakinduria hartuko nuke, ez duzu uste? –irakasleak.
–Bai, izan ere, batek falta duen hura hartzen du beti –erantzuten dio ikasleak.
–Kaikua!!! – idazten dio azterketako orrian irakasleak, bere onetik irtenda eta orria itzultzen dio ikasleari.

Ikasleak orria hartu eta bere lekuan eseri da. Handik pixka batera esaten dio irakasleari errespetu osoz:

–Aizu, irakasle! Orria izenpetu didazu, baina ez didazu notarik ipini.

61ef62_90edf37418b64241a2453963be8c8c63.jpg_1024

Eutanasiaz hizketan

Bi mutiko gazte elkarrekin hizketan:

“Atzo gauean ama eta biok egongelan geunden bizitzako kontuez hizketan, eta eutanasiaz hitz egin genuen. Nik esan nion amari:

–Ama, eguna iritsiko balitz, niri ez utzi era begetatiboan bizitzen, makinaren mende, botilatik likidoak sartuz… Era horretan ikusten banauzu atera bizitzara lotzen nauten makina guztien entxufeak, nahiago dut hiltzea horrela bizi baino.

Orduan, nire amak, harridura aurpegia jarri, jaiki eta entxufe guztiak atera zituen, banan-banan: telebista, DVDa, Interneta, ordenagailua, mp3/4a, Play2a, PSPa, Wiffia, telefono finkoa…

Gero, mugikorra, ipoda, Blackberry… denak kendu zizkidan eta zerbeza eta Kokakola guztiak harraskatik behera bota zituen. Ia hil nintzen! Atso malapartatua!”.