Urkiola Gasteiz irteera 2019

95  lagun joan ginen. Azpeititik irten eta  Urkiolara, bertan aukera izan genuen mezetara joan, eta ondoren  hamaiketakoa egiteko bertako jakiak dastatuz. Ondoren Gasteizera abiatu ginen bazkaltzera, 2:30 aldera  eta bai ondo bazkaldu ere, Olarizu jatetxean giro ederrean. Bazkaria bukatu ondoren denok askatasunez Gasteizen ibiltzeko aukera izan genuen iluntzeko 19:30 aldera arte. Ondoren autobusa hartu eta …

Irakurtzen jarraitu Urkiola Gasteiz irteera 2019

Jubilatuen irteera Xoxotera

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dugu 2019ko  Ekainaren 22an. Bertan 75 bat  lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, eta udalekoen artean. Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia eta bertsoak …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen irteera Xoxotera

Iruinara San Ferminetan egun pasa

SAN FERMINETARA IBILALDIA Urtero bezala, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak San Ferminetarako irteera antolatu du. Irteera uztailaren 10an izango da, asteazkena,San Martin egoitza aurrean, goizeko  8:30etan Izen ematea irekita dago ekainaren 17tik uztailaren 4ra bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Bazkaria barne 35€ izango da eta bazkari gabe 20€.  

Xoxotera irteera

JUBILATUEN XOXOTERA IRTEERA EKAINAREN 22an, LARUNBATA   Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Ekainaren 22an izango da, goizeko 10:30ean. Plaza atzetik. Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa doan. Izena ematea Ekainaren 19ra arte Baigerako bulegoetan, astelehentik ostegunera 10:30etik 12:30era. …

Irakurtzen jarraitu Xoxotera irteera

Urkiola Gasteiz Ibilaldia

URKIOLA- GASTEIZ- IBILALDIA BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Urkiolara  ibilaldia antolatu dugu Ekainaren 13rako Izena emateko epea  maiatzaren 22tik  Ekainaren 10era arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera,Ekainaren 13an, San Martin egoitza aurretik goizeko 09::30etan. Prezioa 35 euro. “Urkiolan, 12,00etan meza izango da bertara joan naihi duenarentzat. Ondoren Gasteizera abiatuko gera, bertan bazkaltzeko, Olarizu jatetxean. Bazkal ondoren denbora …

Irakurtzen jarraitu Urkiola Gasteiz Ibilaldia