Jubilatuen irteera Xoxotera

dav

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dugu 2019ko  Ekainaren 22an.

Bertan 75 bat  lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, eta udalekoen artean.

Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia eta bertsoak .

Eskerrak bertan kolaboratu duten guztiei eta, batez ere, kotxeekin, eroso asko eta doan, eraman eta eraitsi gintuzten kotxezaleei.