90 URTEKOEN OMENALDI EGUNEKO MAKILAK

Jubilatuen astearen barruan egiten den 90 urtekoen omenaldia egiten den  bazkarian 90 urteko omenduei aginte-makila ematen zaie .  Pandemiaren egoera dela eta bazkaria oraingoz  ezin da egin baina  makila horiek banatu nahi ditugu. Horretarako, omendu bakoitzak edo senitartekoren batek udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko du makila jasotzera azaroaren 24tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara. Zalantzarik balego, Nerearekin harremanetan jarri …

Irakurtzen jarraitu 90 URTEKOEN OMENALDI EGUNEKO MAKILAK

AZPEITIKO PENTSIODUN ETA JUBILATUAK EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA

Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunek ere emakumeenganako indarkeriaren aurka gaude eta hala adierazi dugu. Azaroaren 25aren gainean dugunez, geure pankarta jarri dugu plazan egun horretako helburuekin bat eginez. Asteleheneko elkarretaratzean irakurri genuen komunikatuan esan genuen bezala, indarkeria sikologiko, fisiko eta ekonomikoen aurka gaudela adierazi nahi dugu.

JUBILATUEN ASTEAN, 90 URTEKOEI OMENALDIA

Azaroaren 22tik 28ra egingo den Jubilatuen Astean 90 urte betetzen dituztenei omenaldia egingo zaie azaroaren 28an. Egun horretarako egitaraua honako hau izango da: -11:00etan hamaiketakoa, Baigera Ien. -12:30etan, hildako bazkideen aldeko meza parrokian. -14:15etan, omenaldi -bazkaria eta opari banaketa 90 urte betetzen dituztenei. Bazkaria Kiruri jatetxean egingo da. Bazkal ondoren, ahal bada, erromeria eta dantza. …

Irakurtzen jarraitu JUBILATUEN ASTEAN, 90 URTEKOEI OMENALDIA

JUBILATUEN ASTEKO IBILALDI ETA MENDI IRTEERA

Jubilatuen astearen barruan egingo diren ekintzen barruan bi hauek daude. -EZKIO-AGINAGARA IBILALDIA Azaroaren 25ean egingo da. Egun erdikoa . Ezkiora joango gara aurrena Igartubeiti tolare-baserria bixitatzera eta handik Aginagako Errasti sagardotegian afari -merienda egingo dugu. Ordaindu beharrekoa, 15 euro. -IRTEERA, San Martin Egoitzatik 15:00etan. Baigerako bulegoa astelehenetik ostegunera irekita egongo da izena eman nahi duenarentzat. …

Irakurtzen jarraitu JUBILATUEN ASTEKO IBILALDI ETA MENDI IRTEERA

JUBILATUEN ASTEA 2021

Urtero bezala, hemen da berriz ere jubilatuen astea jardueraz bete betea Joan den urtean ezin izan genuen egin baina hemen da berriz ere. Azaroaren 22tik 28ra doan astea izango da aurtengoa . Hona hemen egunez egun izango diren jarduerak: ASTELEHENA, AZAROAK 22 16:00etan:   Karta jokoak: * Musa Baigera Ien.                                 * Tute eta Punttua Baigera …

Irakurtzen jarraitu JUBILATUEN ASTEA 2021