Elkartea

BAIGERA I-1

Azpeitiko jubilatuen web orrian zaude. Zure eguneroko bizitza alaiagoa eta arinagoa egitea da gure helburua. Horretarako, aisialdi eta kultura arloan Baigerak antolatzen dituen ekintzen berri ematen saiatuko gara. Jubilatuoi dagozkigun eskubide eta arazoei buruz informatzen ere ahaleginduko gara iritzi artikulu, elkarrizketa eta hitzaldien bidez. Baigerako arlo sozialeko lan taldeen leiho bat izatea espero dugu.

Bestalde teknika berriek gure harremanak hobetzeko abantaila asko eskaintzen dizkigute eta ezin dugu atzean gelditu urteetan aurrera joan arren. Argazki, denbora pasa, eta bitxikeria ugari, inor ez dadin aspertu.

cropped-baigera-ii-41.jpg

Web orri hau Baigerako jubilatuok egina da eta bereziki Azpeitiko eta inguruko jubilatuei zuzendua dago, hala ere ez dugu leku itxi bat izatea nahi. Herriko ekintzen berri ere emango dugu,

eta herritarren arteko edonork izango du lekua bertan. Aurrez eskertzen dugu Baigerako bazkide, herriko jubilatu eta edozein herritarren parte-hartzea.

URTEKO BATZARRA ETA BATZORDEA BERRITZEA

Joan den martxoaren 5ean izan zen BAIGERA, Azpeitiko adinekoen elkartearen urteroko Batzar Nagusia.

2013. urtean elkarteak gauzatutako ekintza desberdinen berri eman zuen bertan Jose Inazio Etxeberria, lehendakariak, hala nola, urtean zehar burututako ekintza kulturalak, aisialdiko ekintzak, irteerak, ibilaldiak, hitzaldiak, BAIGERAk parte hartu izan duen herriko eta bailarako ekintzak,… Hitz batean, urtean zehar elkarteak izan duen ibilbidearen berri eman zen bertan.

Lan zerrendari jarraituz, 2014rako dituen helburu, plangintza eta berrikuntzen berri eman zuen Batzordeak.

Kontxi Esnal, diruzainak, 2013ko diru sarrera eta gastuen berri ere eman zuen eta 2014rako aurrekontua azaldu ere bai.

Aho batez onartu zituzten hauek guztiak bertaratu ziren 43 bazkideek.

Ondoren, urtero bezala, BATZORDEA berritu zen.

Hauek izan dira aurten Batzordea utzi dutenak: Jose Inazio Etxeberria Eizagirre, Kontxi Esnal Alkorta, Mari Karmen Etxeberria Lasa eta Inaxita Campos Goitia.

Hauek izan dira aurten Batzordean sartu direnak: Mari Karmen Etxaniz Eizagirre, Kontxi Orbegozo Etxaniz, Kontxi Urrutia Iturbe eta Pello Odriozola Juaristi.

Eta Batzordea honela osatuta gelditu da: Maria Luisa Oiarzabal Mugabure, lehendakaria. Mari Karmen Etxaniz Eizagirre, diruzaina. Joan Amenabar Gurrutxaga, idazkaria. Joxemai Iturria Egaña, Arantxa Aizpuru Eraso, Kontxi Orbegozo Arruti, Kontxi Urrutia Iturbe eta Pello Odriozola Juaristi, batzorde kideak.

Edurne Zubia, gizarte zerbitzuetako udal arduraduna, eta Eneko Etxeberria, alkatearen azalpenen ondoren, Jose Inazio Etxeberria, lehendakariak eman zion bukaera batzarrari, bertaratutakoei eta BAIGERAren jardueretan laguntzaile izan diren guztiei eta, batez ere, Batzordean kide izan dituenei eskerrak emanez.

2014KO HELBURUAK

BETIKO EKINTZEKIN JARRAITZEA ETA INDARTZEA (Irteerak, hitzaldiak, ekimen kulturalak: marrazketa, josketa, puntua eta gantxiloa, yoga, gimnasia, dantza, kantu jira… Kartajokoak eta bingoa, herrian eta bailaran antolatzen diren ekintzak.
BERRIKUNTZAK INDARTZEA (Mendi irteerak, dantza, informatikako ikastaroak, euskal dantzak)
WEBGUNEA INDARTZEA.
AZPEITIKO ADINEKOEN DIAGNOSTIKOA EGITEA: soziologikoa, ekonomikoa, pentsioak, menpekotasuna, zerbitzu sozialak, osasuna, etxebizitzak, kultura eta aisialdia, garraioa, ikerketa.
Udalak onartu du diru bat diagnostiko hau egiteko. Eta Baigeratik udalarekin kolaborazioan egin nahi dugu diagnostiko hau.
Diagnostiko honetatik aterako diren emaitzen jarraipena udalarekiko koordinazioan egiteko lan taldeak osatuta daude, diagnostiko honen jarraipenaren berri bazkideei, bereziki, eta gainontzekoei ematea, ager daitezkeen behar larrienei, erakundeekiko konpromisoarekin, erantzutea da 2014rako helburua.
Diagnostiko honetako emaitzak eta aurrreikus daitezkeen ekintzak kaleratzeko hitzaldi batzuk antolatzea.
Pentsioei buruzko hitzaldi bat antolatzea.
HERRIKO GUTUN SOZIALAri buruzko lan taldean parte hartzea.
TIPI-TAPA, udalarekin batera, dinamizatzea.
EUSKAL DANTZAK BULTZATZEA.

BAIGERAREN GAUR EGUNEKO OSAKETA

GAUR EGUN BAIGERA HONELA DAGO OSATUA

.  1.781 bazkide gara.
–  Gizonezkoak: 792
–  Emakumezkoak: 989
.  Bazkide berriak 124.

 

2014KO EKINTZEN PREZIOAK

YOGA………………………..7€

GIMNASIA………………….7€………5€*

JOSKETA…………………..6€

GANTXILLOA………………6€

MARRAZKETA…………… 0€

DANTZA……………………10€

IBILALDIETAKO PREZIOAK.
Irteera bakoitzaren arabera.

 

ILEAPAINDEGI ZERBITZUA

 

ZERBITZUA                                                                                                  PREZIOA
GARBITU ETA ORRAZTU                                                                                 12,00   €

GARBITU ETA ORRAZTU (PRODUKTUEKIN)                                                13,00 €

GARBITU, MOZTU ETA ORRAZTU                                                                  21,00 €

ILE MOZKETA:
.   EMAKUMEAK                                                                                                10,00 €
.   GIZONAk                                                                                                         9,00 €

KOLOREA                                                                                                        19,00 €

PERMANENTEA                                                                                               23,00 €

KOLOREA, MOZTU ETA LEHORTU                                                              40,00 €

PERMANENTEA, MOZTU ETA LEHORTU                                                     45,00 €

PLISA                                                                                                                3,00 €

ILE ERORKETAren AURKAKO TRATAMENDUA                                           3,00 €

DEPILAZIOA ARGIZARIAREKIN:
.   BEKAINAK                                                                                                    3,50 €
–   BIBOTEA                                                                                                      3,50 €

MANIKURA                                                                                                        6,00 €

ASTEARTETIK OSTIRALERA:    BAIGERA I

9:30 – 13:00
15:00 – 19:30
OLATZ
TELEFONOA: 943083647
635735533

 

BAZKIDE IZATEKO BALDINTZAK
           ETA DATUAK
BAZKIDE IZATEKO BALDINTZAK

Hauek dira Estatutuetan jasota dauden bazkide izateko baldintzak:

Elkartearen kide izan daitezke, BAIGERA Elkartearen kide izanik, hala nahi duten pertsona guztiak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

– Adin-nagusitasunera iritsiak edo adingabeko emantzipatuak izatea, eta ez egotea bere eskubideak gauzatzeko inolako legezko baldintzaren pean, eta ez izatea bere ahalmenak murriztuta, epai irmo baten ondorioz.
– Azpeitiko udalerrian erroldatuta egotea.
– Jubilatua, aurrez jubilatua edo pentsioduna izatea, eta beren bikotekideak.
BAZKIDE IZATEKO BEHAR DIREN DATUAK

.    Nortasun agirian kopia.
.    Argazki txikia.
.    Kontu korronte zenbakia (20 digitu).
.    Telefono zenbakia, mugikorra edo etxekoa.
.    Helbide elektronikoa.
.     65 urte ez baditu, pentsioduna dela ziurtatzen duen agiria.

Urteko kuota 6€.

 

    EKIMEN KULTURALAK

HITZALDIAK ETA TAILERRAK

 

HITZALDIAK

Urtean zehar hainbat hitzaldi antolatzen dira bazkide eta herritar guztientzat.

Oraingoz aurreikusita daudenak:

Martxoan: Arlo soziala….

Ekainean: Arlo soziala….

Urrian: Arlo soziala…
TAILERRAK

INFORMATIKAKO IKASTAROA
KZGunearekin koordinazioan antolatzen da ikastaro hau.
Taldeak 6tik 9rakoak izaten dira.
Bi astekoak izan ohi dira, astelehenetik ostiralera, beraz 10 egun.
Maila desberdinak izan ohi dira, oinarri-oinarrizkoetatik hasi eta goragokoetara.
BAIGERAk bere bazkideen izenak jasotzen ditu eta, lekurik badago, bazkide ez direnenak ere bai.
Antolatzen direnean, bere garaian, BAIGERAk berri eman ohi du bere ohiko bideetatik, Baigera I eta Baigera II tabernetako iragarki tauletan, Webgunean eta komunikabideetan.
Goizez edo arratsaldez izaten dira, beraien disponibilitatearen eta izena emandakoen nahien arabera.
Doakoak dira.
WEBGUNEA DINAMIZATZEA

 

 

5 thoughts on “Elkartea

  1. Sabina Agirre

    Egun on guztioi. Galdera bat egin nahi nuke. Excursiotako erreserba egin al laiket horri hontakit. Ala balitz, nola ordaindu beharko nuke. Egin al liteke transferentzia bat.
    Mila esker denengaitik. Oso ondo ari serate.
    Sabina

  2. Johnd398

    I’m really impressed with your writing skills as well as with the layout on your blog. Is this a paid theme or did you customize it yourself? Anyway keep up the excellent quality writing, its rare to see a great blog like this one these days.. aakaedeadeag

  3. Isabel Blanco Herranz

    Kaixo denoi: lerro hauen bitartez jakin nahi dut ea podologoa dagoen Baigeran.
    Baldin badago ze pauso eman behar diren harremanetan jartzeko.
    Besterik gabe Isabel

Utzi iruzkina