Xoxotera Irteera-2018

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dugu Ekainaren 23. Bertan 100 bat lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, eta udalekoen artean. Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia . Eskerrak bertan …

Irakurtzen jarraitu Xoxotera Irteera-2018

San Ferminetara Ibilaldia

Urtero bezala, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak San Ferminetarako irteera antolatu du. Irteera uztailaren 12an izango da, San Martin egoitza aurrean, goizeko  8:30etan Izen ematea irekita dago ekainaren 25tetik uztailaren 9ra bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Bazkaria barne 35€ izango da eta bazkaria gabe 20€.

Burgosera irteera-2018

   Ekainaren 21ean 67 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Burgosera iritsi ginen 11:00ak aldera, bidean hamaiketakoa egin genuen. Burgosen bi gida genituen zain,  Kartujara joan eta bisita panoramikoa egiteko, Burgoseko katedrala ikusten bukatu genuen, dena gure giden laguntzarekin. Tokatu zitzaizkigun bi gidak oso profesionalak eta alaiak, bisita oso interesgarria iruditu zitzaigun. Ondoren ordu erdi …

Irakurtzen jarraitu Burgosera irteera-2018

Jubilatuen Xoxoteko Irteera

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Ekainaren 23an izango da, goizeko 10:30ean. Plaza atzetik. Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa Doain Izena ematea Ekainaren 19ra arte Baigerako bulegoetan, astelehentik ostegunera 10:30etik 12:30era.   OHARRA: Egualdi txarra egiten badu, …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen Xoxoteko Irteera

Orio Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa

  Maiatzaren 24ean urtero bezala Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Oriora eta Aginagako sagardotegira egin  genuen aurten ere egun pasa. 258 pertsonak hartu genuen parte irteera honetan. 86 Azkoititik, 103 Azpeititik eta 69 Zestoatik. 10:30etan irten eta Oriora joan ginen, nahi zuenak ere meza entzuteko aukera izan zuen eta ondoren azoka ikusiaz kale buelta bat …

Irakurtzen jarraitu Orio Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa