Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Adinekoak

  Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta BAIGERA jubilatuen elkarteak bi ekimen antolatu ditu gai honen inguruan: Mahai ingurua, martxoaren 2an. Gaia: “Adinekoa eta emakumea izatearen zailtasunak zahartzaroan.” Gaia landuko dutenak: Marian Esnaola Duintasuneko kidea eta Mariarro Alberdi Udaleko hirugarren adineko teknikaria. Moderatzailea Estitxu Elduaien, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia. Lekua: BAIGERA I eko aretoan. Ordua: …

Irakurtzen jarraitu Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Adinekoak

Asteasu – Petritegi sagardotegira Irteera

Martxoaren 16an Asteasu - Petritegi sagardotegira irteera antolatu dugu. Irteera San Martin egoitza aurretik Goizeko 9etan. Asteasura 10:00 aldera iritsi eta Muskarraren ibilbidea egingo dugu (bi txandatan). 14:00 Petritegi Sagardotegira bazkaltzea. Ondoren “DISKOPETRI”ra kafea hartzea, gero Garbera joango gera. Prezioa 30€ da. Izena emateko epea  Martxoak 1tik 13ra arte, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.

Castejon – Bardeak – Alfaro

 BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Castejón – Bardeak - Alfarora ibilaldia antolatu dugu martxoaren 9rako. Izena emateko epea otsaila 20tik martxoar en 6ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, martxoaren 9ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:00etan. Prezioa 30 euro. Castejonera iritsi 10:45 inguruan. Bertan hamaiketakoa. Ondoren Bardeak ikusiko ditugu (Bisita autobusez egingo dugu) Ondoren Bazkaria Hotel …

Irakurtzen jarraitu Castejon – Bardeak – Alfaro

Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea

Otsailaren 18rako Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea ibilaldia antolatu dugu. Irteera Lineako autobusean goizeko 08:50etan izango da anbulatorio aurretik. Buelta ere lineako autobusean 13:45etan izango da. (joan etorria bakoitzaren kontura) Hamaiketakoa Arroako elkartean egingo dugu Prezioa 8€ da. Izena emateko pasatu gure bulegotik ostegunera arte 10:30etik 12:30era.      

Zahartzaroa eta duintasuna

Gizartea zahartzen ari da. Bi arrazoirengatik gertatzen da hori batez ere, bata, teknologia eta medikuntza aurrerapenen ondorioz pertsonen bizi itxaropena luzatzen ari da nabarmen eta, bestea, azken urte sail bateko jaiotze tasak sekula baino txikiagoak dira. Gainera 1.960-1980 epe-aldiko jaiotza kopuru handiaren eta industrializazioak ekarri zuen etorkinen etorreraren ondorioz, gaur egun adinean aurrera doan jende …

Irakurtzen jarraitu Zahartzaroa eta duintasuna