Ea erantzun bat ekartzen dudan hurrengo bisitarako

Maialen Lujanbiok 2013an Oiartzunen botatako hiru bertso eder bezain mamitsu entzun ditzakezue hemen. Honako gaia jarri zion Unai Elizasuk, urteroko elkartasun saioan: "Maialen, bikotekidea barruan duzu, luzerako, eta bisitatik bueltan bikotekidearen galdera darabilzu buruan: Haur bat izango al dugu? galdetu dizu".

Txisteak

Katu mantsoa Urteetan aurrera zihoan gizon bat dendara joan zen, neguko hotz hauekin, ohean hankak berotu ezinez zebilelako. –Egun on! Poltsa beroa edo hankak berotzeko zerbait ba ote duzun jakin nahi nuke, etxekoa hondatu egin zait eta. Dendariak esan zion: –Une honetan ez zaigu ba poltsa berorik gelditzen, denak saldu ditugu, denok batera etorri zarete …

Irakurtzen jarraitu Txisteak

Erremeixuak

Ondoren aurkeztera goazen lan hau 2013ko maiatzean argitaratua da, baina gaurkotasuna duelakoan hara hemen zuen eskura. Bideoa ikusteko klik egin hemen. Erremeixuak Lan honetan gure herri kulturaren arlo garrantzitsu bat jorratzen da, gaixotasunak osatzeko erabili ohi diren sendabelar eta bestelako erremedioak aztertzen dira. Belaunaldiz belaunaldi gure baserrietan eta kale-etxeetan gorde den ahozko ondarea ikertzen da. …

Irakurtzen jarraitu Erremeixuak

Egunero bi litro ur edan beharraren mitoa

Modan jarri da ur asko edan behar dela: bi edo hiru litro egunero. Eta burura datorkidan aurreneko galdera hau da: ona ote da ur-kontsumo hori osasunerako? Eta hala balitz, zein proportziotan? Gure gorputzaren %60-70 ura da. Horregatik, etengabe ura edaten aritzeko ohiturak pertsona normal batentzat garrantzirik ez daukan arren, bihotzeko edo zirkulazioko arazoak dituztenentzat astakeria …

Irakurtzen jarraitu Egunero bi litro ur edan beharraren mitoa

Menopausia

Menopausiaren kontzeptua gaur egun oso entzuna dela ez dago inongo dudarik, baina benetan, ba al dakigu zer den eta zer ondorio izan ditzakeen emakumearengan? Hasteko, menopausia zer den ulertu ahal izateko bi kontzeptu bereizi behar dira, alde batetik, menopausia bera eta bestetik klimaterioa. Menopausia zera izango litzateke: emakumeetan, orokorrean, 45-55 urte bitartean gertatzen den aldi …

Irakurtzen jarraitu Menopausia