Txisteak

images

Katu mantsoa

Urteetan aurrera zihoan gizon bat dendara joan zen, neguko hotz hauekin, ohean hankak berotu ezinez zebilelako.

–Egun on! Poltsa beroa edo hankak berotzeko zerbait ba ote duzun jakin nahi nuke, etxekoa hondatu egin zait eta.

Dendariak esan zion:

–Une honetan ez zaigu ba poltsa berorik gelditzen, denak saldu ditugu, denok batera etorri zarete izan ere. Justu bihar jasoko dugu beste bidalketa bat. Bitartean, nahi baduzu badaukat hemen katu bat, eta honek berotuko dizkizu ederki hankak mantapean jartzen baduzu. Bihar zuk katua ekarri eta eramango duzu poltsa beroa.

Hor joan da gizona katua besoetan hartuta.

Hurrengo goizean gizona erabat asaldatuta etorri zen, aurpegia eta esku guztiak urratuta. Hala ikustean dendariak:

–Zer gertatu zaizu gizona, katu hori den mantsoarekin nola liteke horrelako atzamarkak egitea? Zer egin diozu?

–Esango dizut ba. Etxera joan eta, beti egiten nuen bezala, ura su gainean jarri nuen irakiten hasi arte, gero inbutua sartu nion ipurdiko zuloan katuari, eta horra arte dena ondo, baina ur irakina botatzen hasi naizenean ez dakizu nola jarri den! Mantsoa izango da, baina dena zeuretzat.

rollito_panza

Begi bista ona

Emazteak logelako ispiluari begira bere gerrialdeko txitxiak ikusi eta esaten du ahots ozenez:

–Ezin dut gehiago, gizena, zatarra eta zaharra ikusten naiz. Maitea esadazu ona daukadan zerbait, ni kontsolatzeko.

–Begira, maitea, begi bista daukazu perfekziotik oso gertu.