Erremeixuak

indizea

Ondoren aurkeztera goazen lan hau 2013ko maiatzean argitaratua da, baina gaurkotasuna duelakoan hara hemen zuen eskura. Bideoa ikusteko klik egin hemen.

Erremeixuak

Lan honetan gure herri kulturaren arlo garrantzitsu bat jorratzen da, gaixotasunak osatzeko erabili ohi diren sendabelar eta bestelako erremedioak aztertzen dira. Belaunaldiz belaunaldi gure baserrietan eta kale-etxeetan gorde den ahozko ondarea ikertzen da. 12 lagunen testigantzen bidez, erremedioak gertatzeko modua aurkezten da.

Horretarako lau saio osatu dira baina bideoan dena jarraian dator. Zuek jakin dezazuen, horra hor zati bakoitzaren iraupena, zatiaren ondoan, banaka entzun nahi izanez gero.

-Lehenengoa: Katarroa, gibelekoa, azido urikoa… (Hasieratik 00:29:54ra arte)

Bigarrena: Erredurak, ultzerak, ukenduak… (00:29:54tik 01:04:34ra arte)

Hirugarrena: Hagineko mina, begikoa, belarrikoa, gerrikoa…, zaintiratuak, hezur hausturak… (01:04:34tik 01:32:48ra arte)

Laugarrena: Abereen gaitzak (ardienak, behienak, txerrienak, oiloenak), gizakien odola mehetzekoak, tentsioa jaistekoak…(01:32:48tik 01:59:21ra arte)

Ideia eta zuzendaritza: Anaje Narbaiza
Ideiaren garapena: Andoni Goiti, Anaje Narbaiza eta Belen San Torkuato
Errealizazioa eta muntaia: Bernat Alberdi, Andoni Goiti eta Josu Txintxurreta
Ekoizpena: GOIENA
Laguntzaileak: Bergarako udala eta Kutxa