Adinekoak eta ezinduak

Adinekoak eta ezinduak igogailurik gabe  etxean preso eta igogailua dutenek kalean ibiltzeko oztopo ugari. Adinekoen eta ezinduen bizi kalitateari buruz idaztea ez da erraza datu fidagarririk ez dagoenean. Baigera Elkarteak aspalditik dihardu udalari eskatzen ikerketa sakon bat Azpeitiko adineko eta ezinduen bizi baldintzen egoerari buruz (etxeetako zaintza, egoitzak, pentsioak, osasun zerbitzuak, garraioa, txirotasun maila, igogailurik …

Irakurtzen jarraitu Adinekoak eta ezinduak

Asteko txisteak

Auzokideak Antton eta Joxe Bi baserritar, beren etxeak elkarren gertu zituzten bi auzokide ziren Antton eta Joxe. Duela ez urte asko, mundu guztia igandeetan mezatara joaten zen garaian, larunbat arratsean meza ematen hasi ziren igandekoaren ordez, igandeetan libre izateko. Anttonek ere asmo hori zuen, lanak bukatu eta larunbateko mezatara joatekoa. Lanak bukatzerako ordua gainera etorri …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Maria Jesus Arregiren biografia

Eskuratu berria dugu LIBURUXKA BIOGRAFIKAOK  sailean Uztarriak argitaratu duen azken alea. Eneritz Albizuk idatzi du MARIA JESUS ARREGIri buruz. Oso ezaguna dugu Maria Jesus BAIGERAko guztiok, bai elkarteko hainbat ekintzaren bultzatzaile eta animatzaile izan delako eta baita hainbat urtetan Batzordeko kide izan delako ere. BAIGERAn ez ezik, Azpeitiko herrian ere zeinek ez du ezagutzen Maria …

Irakurtzen jarraitu Maria Jesus Arregiren biografia

Gabonak eta urte berria

                         Giza eskubideak eta konponbidea denontzat. Iraganari errepasoa egiteko ohitura hartu dugu. Gabonak eta urte zaharra pasa berriak dira eta zaharrak zer utzi digun eta berriari zer eskatu diogun ikustea ez dago soberan. Oraindik ere gure gizartean gabon eguna elkartasunerako eta  eguna konsideratu ohi da. Urtean zehar betirako, …

Irakurtzen jarraitu Gabonak eta urte berria

Azpeitian bizi eta lan egin

  Aurreko urteari errepaso bat ematen ari gara, nahiko mugitua izan baita. Aurrekoan jubilatuen eguneko agerraldia komentatu genuen, oraingoan, “Azpeitian bizi eta lan egin” lemapean azaroaren 9an burutu zen manifestazioa komentatu nahi dizugu. Eguraldiak asko lagundu ez ba zuen ere nahiko arrakastatsua izan zen. Ideia Elkar-ekin taldetik atera zen herriko krisi egoeraren ondorioz langabezia eta …

Irakurtzen jarraitu Azpeitian bizi eta lan egin

jubilatuak eta kirola

      Baigerako talde bat Iga de Monreal mendian.                        Garrantzitsua urteei bizitza ematea da, ez urteak bizitzari. Ez dago esan beharrik jubilazioak (erretiroak) bizitzako etapa berri baten atarian jartzen gaituela. Hala ere ez dago esaterik guztiok jarrera berdina hartzen dugunik jubilazioaren (erretiroaren) aurrean. Badira lantokiak jubilaziorako (erretirorako) prestaketa bereziak egiten dituztenak lan aldia bukatu …

Irakurtzen jarraitu jubilatuak eta kirola

Asteko txisteak

Artzain mozorrotuaBehin batean Arantzazuko fraideen burua, ataka larri samarrean zegoen, Oñatitik Arantzazurako bidea oso hondatua zegoen eta berritzeko modua bilatu nahi zuen nolabait, eta horretarako Oñatiko alkatearekin hitz egitera bidali zuen fraideetako bat. Hala eman zizkion aginduak: bidea oso gaizki zegoela, istripu arrisku handia zegoela eta hura konpondu egin behar zela lehenbailehen oker handiagorik gertatu …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Andoni Egañak Elgoibarri. 2013/12/27

Bideoa ikusi nahi bada klik egin hemen Elgoibar 2013.12.27 Uxue Alberdiren gaia: Zu Andoni, askotan etorri izan zara Elgoibarra. Askotan kantatu izan duzu Elgoibarko hainbat auzotan, kalean ere ibili izan zara pasieran, eta bertakoei inoiz aitortu ez badiezu ere, beti iruditu izan zaizu herri itsusi samarra. Baina, nago  mirari antzekoren bat ez ote den gertatu. …

Irakurtzen jarraitu Andoni Egañak Elgoibarri. 2013/12/27

Azpeitiarrok inoiz baino azpeitiarrago

Duela gutxi aipatzen genuen azpeitiarren festazale fama. Etenik gabeko txosna bat zirudiela Azpeitiak zioen beste batek. Santo Tomasak pasa orduko heldu zaizkigu San Sebastianak. Donostiarrei zenbait gauza ikasi arren geure geurea bezala maite dugun festa da San Sebastian eguna. Inoiz ez gara azpeitiarrok egun horretan baino azpeitiarrago sentitzen. Barrenean daramagun harro punttu hori pozik azaleratzen …

Irakurtzen jarraitu Azpeitiarrok inoiz baino azpeitiarrago