Adinekoak eta ezinduak

igogailua

Adinekoak eta ezinduak igogailurik gabe  etxean preso eta igogailua dutenek kalean ibiltzeko oztopo ugari.

Adinekoen eta ezinduen bizi kalitateari buruz idaztea ez da erraza datu fidagarririk ez dagoenean. Baigera Elkarteak aspalditik dihardu udalari eskatzen ikerketa sakon bat Azpeitiko adineko eta ezinduen bizi baldintzen egoerari buruz (etxeetako zaintza, egoitzak, pentsioak, osasun zerbitzuak, garraioa, txirotasun maila, igogailurik gabe dauden ezinduak…). Ea aurtengo aurrekontuetan azterketa hau egiteko diru bat zehaztu eta lehen bait lehen egiten den, benetako egoera erreala zein den ikusi ondoren, balizko zuzendu beharrekoak zuzentzen hasteko.

Ikerketa horren faltan Gipuzkoako zenbait datu eta komentario interesgarri agertzen diren Berriako artikulu bat dakarkigu (hemen klik egin) Artikuluak, orain hiru hilabete publikatua den arren, gaurkotasunik ez duela galdu deritzogu, eta ziurrenik Azpeitira aplikatuz gero ez litzateke urruti ibiliko.

 

Igogailuaren arazoa larria da adineko eta ezinduentzat, etxe askotan jarri bada ere asko dago etxetik irten ezinda. Bestalde gurpildun aulkian dabilen batek ondo daki kalean ibiltzeko zenbat oztoporekin aurkitzen den, zulo, koska eta eskailera ugari oraindik ere. Zein taberna edo jatetxera joan aurrez ondo pentsatuta hobe. Askotan komunera joateko eskaileretan behera nola jaitsi. Azoka plazako bigarren solairura nola igo. Kanpoko eskailerak arriskutsuak daude oinezkoentzat, estuak eta aldapatsuak. Entzun dugu eraikin hau berritzekoak direla, eta eskertuko genuke Udaleko arduradunen batek esango baligu noiz egongo den baldintza onean eta berrituta.