Asteko txisteak

2images
Auzokideak Antton eta Joxe
Bi baserritar, beren etxeak elkarren gertu zituzten bi auzokide ziren Antton eta Joxe. Duela ez urte asko, mundu guztia igandeetan mezatara joaten zen garaian, larunbat arratsean meza ematen hasi ziren igandekoaren ordez, igandeetan libre izateko.
Anttonek ere asmo hori zuen, lanak bukatu eta larunbateko mezatara joatekoa. Lanak bukatzerako ordua gainera etorri eta parrokia urruti ez bazuen ere, 19:50ak eta 20:00etarako mezatara oinez ezin iritsi garaiz. Pentsatu du bere artean: “oinez joaten banaiz ez nauk garaiz iritsiko eta D. Pedrok begirasun ona egingo zidak ba elizara sartzen ikusten nauenean! Joxeri eskatuko zioat bizikleta”. Joan da ia Joxeren ate ondoraino, eta hor pentsatu du: “Bizilagunarekin ondo konpontzea hobe izango diat, ez diat konpromisoan jarriko”.
Berriro abiatu da oinez eliza aldera. 20 metro egiterako damutu eta hor pentsatu du: “Zergatik ez zioat eskatu behar? Joxek ez dik gaur beharko gainera… Hasi da berriro itzultzen, baina iritsi baino lehen damutu da berriro eta pentsatu du: “Hurrena bizikleta gurpila zulatuta badu? Askoz okerrago geldituko nauk orduan, bizikletarik gabe eta gainera Joxe konpromisoan jarriko diat”. Bueltatu da berriro kalerako bidera eta badoa presaka erlojuari begira. Ez ditu ordea beste hogei metro egin, hor dator sutan Joxeren etxera bueltan, eta…
–        Tak, tak! – jotzen du  atea, eta Joxek berak irten dio atera.
–        Kaixo, Antton! Ze habil?
–        Ze nabilen? Ba zera esan nahi diat: hire bizikleta txarri hori sartu zak ipurtzuluan, ez diat behar-eta, oinez joango nauk mezatara.
Ikustekoa izango zen Joxeri jarriko zitzaion aurpegia!

images.jpg 1

Langile azkarra
Lan kontua nahiko gaizki dagoela ez da nobedade baina gure mutilak ez zuen nonbait horrelako kezkarik. Herriko lanpostu onenean egin zituen azterketak eta elkarrizketak, eta azkenean hor esaten dio, lantokiko pertsonal-buruak:
–        Oso ondo! Egin dituzun azterketa guztietan zuk eman dituzu nota onenak eta perfilik egokiena, lantoki honetan behar dugun lanerako. Beraz zeu hartuko zaitugu. Etor zaitezke datorren astelehenean.
–        Zenbat kobratuko dut? – langilearen galdera, normala.
–        Orain lehen urtean 1.000 €; gero datorren urtetik 2.000 €.
–        Primeran! Orduan datorren urtean etorriko naiz.