Asteko txisteak

Osasungintza Pribatua Osasungintza pribatizatzen dutenean eta ordaindu ezinez bazabiltza, zoaz aireportu batera eta han musu-truk egingo dizute erradiografia bat eta bularren azterketa.... eta zerbaitengatik Alkaeda edo antzeko izenen bat esaten baduzu, Kolonoskopia bat ere egingo dizute doan.

Urteko batzarrerako deialdia

Martxoren 5ean, asteazkenean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:30ean lehen deialdian eta 17:00etan bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin. LAN ZERRENDA 1. Sarrera 2. 2013ko Urteko Ohiko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena. 3. 2013ko ekintzen oroitza. 4. 2013ko sarrera eta gastuen azalpena eta onarpena. 5. Batzordearen berritzea 6. BAIGERA elkartearen gaur egungo …

Irakurtzen jarraitu Urteko batzarrerako deialdia

Donostiatik Pasaiara ibilaldia

Mendi ibilaldia, otsailaren 15ean Lagun Onak antolatuta. Azpeititik 8:00etan irten eta Donostiara joan ziren autobusez. Donostiako Gros Auzoan Nafarroa ibilbidean gasolindegitik hasten da bidea. Ibilbidea ondo markatuta dago eta behin hasierako aldapa gaindituz gero, ibilaldia laua da eta ez du inolako arriskurik, hiru orduan egin zuten. Itsas bista zoragarriak ditu ia bide guztiak. Itsas-ertz hau …

Irakurtzen jarraitu Donostiatik Pasaiara ibilaldia

Asteko txisteak

Artzaina eta kaletarra Kaletar espabilatu bat behin mendi aldean zebilen eguraldi bikaina aprobetxatuz eta, horretan, artzain batekin egin zuen topo. Hasi zaio hizketan, artzain gizajoarekin barre pixka bat egiteko asmoz. - Eguraldi ederra gaur! - Bai halaxe dago ba – artzainak. - Zenbat ardi dauzkazu? - Larrean dabiltzan denak – artzainak ez baitu behin ere …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Emakumeen aurkako indarkeria

Bilgune feministakoekin elkarrizketa lll Baigera: Azken hilabeteetan emakumeen aurka eman diren erasoak direla eta zurrumurru asko sortu da bailaran. Zer diozue? Emakumeon aurkako indarkeria kasu ezberdinak eman dira, eta hauek publikoki salatu dira. Hori beharrezkoa iruditu zaigu, izan ere, ezin dugu onartu emakumeekiko egiten den indarkeria naturaltasunez isiltzea. Garbi esan behar da, gizartean barneratuta dauden …

Irakurtzen jarraitu Emakumeen aurkako indarkeria

Kantu jira

Duela urte batzuk ez zen lagun arteko edo familiako bazkari edo afaririk kantuan bukatzen ez zenik (iparraldean oraindik ere jarraitzen du ohiturak). Jatordu ondoko postrea bezain garrantzitsua zen Mikel Laboaren “hegoak ebaki banizkion” edo “txori txikia nintzelarik” kantatzea. Bazen, mendian, lanean edo dutxan, noiznahi kantuan ari zenik. Historian markatuta gelditu ziren “Ez Dok Hamahiru” taldeko …

Irakurtzen jarraitu Kantu jira

Solasaldia Azpeitian

Jatorri ezberdineko jendeari buruzko hitzaldi-solasaldia. Hizlaria: Agustin Unzurrunzaga (SOS arrazakeria) Eguna: Otsailak 19, asteazkena, 19:00etan Lekua: Sanjuandegiko Auzo-elkartean Aurkezpen labur baten ondoren jendearen zalantza eta galderei erantzungo die urte askoan arrazakeriaren aurka hainbat lan egin duen donostiar abokatuak. 1. Nola lortu jatorri ezberdineko jendearen elkarbizitza? 2. Nola lortu beste herri batzuetatik lan bila datozenak gure …

Irakurtzen jarraitu Solasaldia Azpeitian