Motriko – Ondarroa mendi irteera

Apirilaren 8rako Motriko – Ondarroa  ibilaldia antolatu dugu. Irteera goizeko 08:30etan San Martin Egoitza aurretik izango da Hamaiketakoa  Ondarruko Jubilatuen etxean egingo dugu Prezioa 10€ da. Izena emateko pasatu gure bulegotik astelehenetik ostegunera  10:30etik 12:30era. apirilaren 5era arte.  

Asteasu – Petritegi Irteera-2017

 54 lagun joan ginen. Azpeititik irtenda eta Asteasura  10:30 aldera iritsi ginen  eta bertan gida bat genuen zain. Bere laguntzarekin  muskerraren ibilbidea egin genuen eta horrela bertako historia kontatu zigun. Ibilaldiaren ondoren Astigarragara joan ginen; 14:00ak arte denbora libre izan genuen eta gero Petritegira  heldu ginen. Bazkari ederra eman ziguten, ondoren kafea hartzera “diskopetrira” joan …

Irakurtzen jarraitu Asteasu – Petritegi Irteera-2017

Urteko Batzar Nagusia

    Martxoaren 30ean, ostegunean, BAIGERA I-en, Urteko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:30ean lehen deialdian eta 17:00etan bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin. Aurreko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena. Bigerako Estatutuen 26. Artikulua aldatzea, Baigerako bazkidearen bikotekideari dagokionean. Elkartearen izena gazteleraz dagoena ASOCIACIÓN DE JUBILADOS Y PENSIONISTAS “BAIGERA”, euskaraz erregistratzea, “BAIGERA” JUBIBLATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA. …

Irakurtzen jarraitu Urteko Batzar Nagusia

Castejon – Bardeak – Alfaro Irteera-2017

    107 lagun joan ginen martxoaren 9an. Azpeititik irten eta Castejonera iritsi ginen 11:00ak aldera. Han hamaiketakoa ederra egin genuen tragoxka batekin. Ondoren autobusa hartu eta  gida baten laguntzarekin Bardeak ikustera joan ginen, bi edo hiru geldialdi eginez leku estrategikoak ikusiz. 14:30 aldera bazkaltzera, Hotel Castejonen Buffet ederra zegoen gure zain, bapo jan eta …

Irakurtzen jarraitu Castejon – Bardeak – Alfaro Irteera-2017

Flashback – Azpeitia 2017

  Mondragon Unibertsitateko  ikasleek antolaturik Azpeitira bisita antolatu dute Martxoaren 25erako. Gipuzkoako Jubilatuak elkartu nahi gaituzte. Prezioa: 26 € Hau da egitaraua: Bisita gidatua Loiolako Santutegira Bisita gidatua Herritik Barrena Kantu gira Bazkaria Bingoa eta  Dantzaldia Izena emateko epea: Martxoaren 15 aurretik bulegoko orduetan 10:30 – 12:30, astelehenetik ostegunera. Ospakizun hau dela eta, Baigerak dei …

Irakurtzen jarraitu Flashback – Azpeitia 2017

Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea ibilaldia

  Otsailaren 18an Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea ibilaldia egin genuen. 36 pertsonak hartu genuen parte ibilaldi honetan. Goizeko  08:50 irten ginen lineako autobusean Eguraldi  ezin hobea izan genuen eta buelta oso ederra eman genuen bista ederraz gozatuz. Eta gero hamaiketako paregabea izan genuen, marizko eta guzti. Buelta ere lineako autobusean  egin genuen 13:45etan.