Bitxikeriak

Berandu Edurne ohi baino ordu erdi beranduago iritsi zen etxera. Aita kezkatzen hasita zegoen, eta atea zabaltzen ari zela entzun orduko, etxeko sarrerara hurbildu zen. –Edurne! Kezkatzen hasita nengoen! Zer gertatu zaizu? –Benetan sentitzen dut aita, baina Eiderren amak 10 €ko billetea galdu du eta... –Horrela gustatzen zait, Edurne, besteei laguntzea! Eta aurkitu al duzue? …

Irakurtzen jarraitu Bitxikeriak

Lizarrusti-Urkillagara mendi irteera

Udazkeneko lehen mendi irteera antolatu du Baigerak Ataun inguruko Lareo urtegira. Lizarrusti gainetik irtengo gara, goarda etxetik.  Joan-etorria zazpi-zortzi kilometroko bide ona aldapa gutxikoa. Ataun Aian hamaiketakoa eta ondoren, ordu biak aldederako, etxera. Izen ematea irekita dago irailaren 30era arte edo autobusa bete arte. Prezioa 10 €. Irteera San Martin Egoitza aurrean, goizeko 08:30ean.

Baigerako urteko ekintzetarako izen ematea

  Urtero bezala, aurten ere, Baigerak hainbat ekintza antolatu ditu:  Yoga  Gimnasia  Kakorratza edo gantxiloa  Eskulanak  Dantza  Marrazketa Betiko ekintzez gain, aurten MARRAZKETA-PINTURA emateko asmoa dugu, baldin eta jendea apuntatuko balitz. Izena emateko epea irekita dago eta ahalik azkarren egitea komeni da. Hauez gain, hitzaldiak, hileroko ibilaldi eta irteerak …

Irakurtzen jarraitu Baigerako urteko ekintzetarako izen ematea

Valvanerara (Errioxa) ibilaldia

BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Valvanerara (Errioxa) ibilaldia antolatu du irailaren 24ean. Izena emateko epea irekita dago irailaren 7tik 17ra, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, irailaren 24ean San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30ean. Prezioa 30 euro. Bidean hamarretakoa egingo dugu. Norberak eraman behar du berea. Edaria Baigeraren kontura. Valvanerara iritsi 11:00 inguruan. Bertan bisita gidatau eliza ikusiz. …

Irakurtzen jarraitu Valvanerara (Errioxa) ibilaldia