Baigerako urteko ekintzetarako izen ematea

 

Urtero bezala, aurten ere, Baigerak hainbat ekintza antolatu ditu:

Yoga

Gimnasia

Kakorratza edo gantxiloa

Eskulanak

Dantza

Marrazketa

Betiko ekintzez gain, aurten MARRAZKETA-PINTURA emateko asmoa dugu, baldin eta jendea apuntatuko balitz.

Izena emateko epea irekita dago eta ahalik azkarren egitea komeni da.

Hauez gain, hitzaldiak, hileroko ibilaldi eta irteerak ere antolatuko ditugu. Baita orain arteko zerbitzuak ere: Podologoa, ileapaindegia.

Aurten, MASAJE zerbitzua irekitzeko asmoa dugu, Baigeran bertan.

Pentsiodun guztiak animatu nahi ditugu Baigerako bazkide izatera, ekintza hauetan guztietan, ibiladi-irteeretan, Baigerako bi tabernetan prezio merkeagoak izateaz gain, ekintza hauetan guztietan parte hartuz, gauza berriak ikusiz eta biziz, lagunarte ederrean lagun berriak egiteko aukera izaten baitugu.

Jubilatzea ez baita dena uztea, baizik eta egoera berri batean biizitza aktiboa era berri batera gauzatzea, gero eta bizi-itxaropen luzeagoa baitugu.