Valvanerara (Errioxa) ibilaldia

valvanera

BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Valvanerara (Errioxa) ibilaldia antolatu du irailaren 24ean.

Izena emateko epea irekita dago irailaren 7tik 17ra, bulegoko orduetan 10:30-12:30.

Irteera, irailaren 24ean San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30ean.

Prezioa 30 euro.

Bidean hamarretakoa egingo dugu. Norberak eraman behar du berea. Edaria Baigeraren kontura.

Valvanerara iritsi 11:00 inguruan. Bertan bisita gidatau eliza ikusiz.

12:30 aldera Najeran denbora librea. Ondoren bazkaria Fuenmayor herrian.

Arratsaldean etxerako buelta, Biasterin geldialditxoa eginik.