Meaga-Askizu-Getariara mendi Irteera  

Meaga-Askizu-Getariara mendi Irteera Irailaren 7an  Meaga-Askizu-Getariara mendi irteera antolatu du Baigera Elkarteak. Lineako autobusean egingo dugu Meagarako bidaia. Goizeko 9:20etako autobusean joango gara. Anbulategi aurrean elkartuko gara. Hamaiketakoa, Getariako jubilatuen elkartean egingo dugu. Itzulera, 13:00ak aldera izango da geure autobusean. Izena emateko epea  Uztailaren 15etik Irailaren 5a arte izango da . Prezioa 15€ da.

Gaztela- Mantxara bidaia

GAZTELA- MANTXARA BIDAIA Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak bidaia  antolatu du Gaztela-Mantxara. Irailaren 22tik 27ra izango da. Irteera, anbulategi aurrean. Ordua zehazteke dago. Izen ematea irekita egongo da Uztailaren 15etik Irailaren 5a bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra. Abuztuan bulegoa itxita egongo denez, izena lehenbait lehen ematea komeni da   Prezioa 442 euro    

Peru-Harri-Leitza-Tolosa

PERU-HARRI-LEITZA- TOLOSA Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Leitzako Peru Harrira. Irailaren 19an izango da,osteguna. Irteera, San Martin egoitza aurrean, goizeko  9:00etan Izen ematea irekita egongo da Uztailaren 15etik Irailaren 16ra bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Bazkaria barne 35€ izango da. PERU HARRI ZER DEN: Iñaki Perurenaren baserriaren inguruan dauden museo eta …

Irakurtzen jarraitu Peru-Harri-Leitza-Tolosa

Herbereetara Ibilaldia

HERBEHERETARA BIDAIA Herbereetara zortzi eguneko bidaia, egin dugu 30 lagunek.  balorazioa positiboa izanik ere, akats larriak izan direla antolakuntzan  uste dugu: azken orduko aldaketak bidaiaren norabidean, denera irizteko arazoak, autobusean denbora gehiegi. Aurrera begira uste dugu neurtu behar dugula gure ahalmenaren neurriko ibilera.