PERU-HARRI-LEITZA- TOLOSA
Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Leitzako Peru Harrira.
Irailaren 19an izango da,osteguna.
Irteera, San Martin egoitza aurrean, goizeko 9:00etan
Izen ematea irekita egongo da Uztailaren 15etik Irailaren 16ra bitartean.
Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra,
Bazkaria barne 35€ izango da.
PERU HARRI ZER DEN:
Iñaki Perurenaren baserriaren inguruan dauden museo eta erakusketa zentroak osatzen dute Peru Harri. Harriaren parkea.
EGITARAUA:
-Hamarrak eta laurdenak aldera ,Peru Harrira iritsitakoan, norberak eraman duen ogitartekoa jateko beta izango dugu.
-Ondoren, Iñaki Perurena gida dugula, bideoa, museoa eta harrien ibilbidea bixitatuko ditugu.
-Ondoren Leitzara jeitsi eta bueltatxo bat emateko denbora izango da.
-14:00etan bazkaria Leitzako Jubilatuen elkartean.
-Bazkaldu eta gero, Tolosara jeitsiko gara eta denbora librea izango da bertan paseatzeko, arratsalde pasa.
-19:30 aldera Azpeitirantz abiatuko gara.