Txisteak

  Gauzak ahaztu Urteetan aurrera zihoan bikote bat, kezkatuta zebilen gauza asko ahazten zitzaizkielako eta orain dabilen alzheimer gaitzaren kontuarekin kezkatuta mediku espezialistarengana joan ziren, azterketa serio bat egitera. Medikuak, azterketa guztiak egin ondoren esan zien: –Dena normal aurkitu dut, zuen adinarekin bat ez datorrenik ezer ez. Zer dela eta zuen kezka hori? –Dena ahazten …

Irakurtzen jarraitu Txisteak

Jarrera sexual askearen bila

Udarari amaiera emanez, bagatoz zahartzaroa eta sexualitatearen inguruan hitz egiteko asmoz. Oraingo honetan, gaur egungo sexu ereduaren barnean aurki ditzakegun uste okerrez arituko gara, zehazki adin batetik aurrera (jo dezagun 65 urte) pertsonek sexu-harremanetarako izan ditzaketen desira edo nahien inguruan. Askok pentsatu izan dugu, noizbait, gure guraso, izeba-osaba edo/eta aiton-amonek ez dutela sexu-harremanik izaten. Ez …

Irakurtzen jarraitu Jarrera sexual askearen bila

Baigerakoen ibilaldia Doneztebera

BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia egin zuen urriaren 23an, Doneztebera. Eguraldi ederrarekin, 10:00ak aldera iritsi ginen Lesakara eta bertan hamarretakoa. Lesakatik Igantzi herrira joan ginen, Bortzirietako nekazal herri polita. Ondoren Elizondora, herriko azoka ikusi eta bertan egindako txokolate gozoa erosteko aukera. Donezteben bazkaria ederra eta ondoren Irunera. Irunen herria ikusiz hankak luzatu eta etxera. Argazkiak …

Irakurtzen jarraitu Baigerakoen ibilaldia Doneztebera

Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia

Lehengo larunbatean egin genuen Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia 23 lagunek. Eguraldi zoragarria egin zigun hegoa haize epelarekin. Hiru bat orduko bidea konturatu gabe egin genuen. Autobusez joan ginen Karakate gaineraino eta hortik Hirukurutzetara ibilbide ederra; laua, igo-jaitsi txiki batzuekin, belardi, garo-sail eta pagadi ertzetan zehar, itsasoa, inguruko herriak eta mendi gainak ikusiz. Bidean zehar …

Irakurtzen jarraitu Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia

Urola Erdiko jubiatuen eguna Zestoan

Aurrez adierazi bezala, Zestoan ospatu genuen Azkoitia-Azpeitia-Zestoako jubilatuen egun pasa. Zestoako plazan elkartu ginen 10:30 aldera. Lehendakariaren eta alkatearen ongietorria. Lili jauregiari buruzko azalpenak entzun ondoren Ekainberrira. Bertan ikusi genituen Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek aurkitu zituzten gure antzinako arbasoen margo benetan bitxiak. Gure antzinako arbasoak Sastarrain inguru hauetan nola bizi izan ziren eta koba …

Irakurtzen jarraitu Urola Erdiko jubiatuen eguna Zestoan

Baigerakoen ibilaldia Doneztebera.

BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du URRIAREN 23rako, Doneztebera. Ibilbidea: Azpeititik irten eta bidean hamarretakoa norberak eramandakoarekin. Edariak BAIGERAK ipiniko ditu. Oiartzun, Arantza, Iantzin… zehar, Elizondon geldialdia. 14:00ak aldera, Donoztebe herrian bazkaria. Bazkal ostean, Irunen geldialdia, ordu t´erdi bat. 19·30ak aldera etxerako buelta. Izena emateko epea, urriaren 13tik 16ra, BAIGERAko bulegoetan, 10:30etik 12:30era. Irteera …

Irakurtzen jarraitu Baigerakoen ibilaldia Doneztebera.

Karakate Hirukurutzeta. Mendi ibilaldia

BAIGERA, Azpeitiko jubilatuen elkarteak, mendi irteera antolatu du, datorren urriaren 18rako. Azpeititik irten eta Karakate mendira iritsiko gara 9:00ak alderako, autobusean. Ondoren, Hirukurutzeta tontorretik joan-etorria, bi ordu eta erdi inguru. Ibilbide laua da, Karakate tontorretik, antenatik, abiatuko baikara, igo-jaitsi txiki batzuekin, mendi gainean zehar, Plaentxi-Soraluze, Bergara, Elosu, Martitte, Urrategi inguruak ikusiz. Hanka-bide ederra, garosail eta …

Irakurtzen jarraitu Karakate Hirukurutzeta. Mendi ibilaldia

Pantxike Elortza, Sakabi trikitilariaren bidelaguna

NAIZ, GAUR 8 (2014/09/27) Joxean Agirre Trikitiaren historiak mende eta erdi ditu ozta-ozta. Pantxike Elortzak, Sakabiren alargunak, 100 urte egin berri ditu eta historia horren zati nagusiena ezagutu du, pasarte asko bere etxeko sukaldean. Ezagutzen diren trikitilari zaharrenak 1862az gero jaiotakoak dira. Faustino Azpiazu, Sakabi 1916an jaio zen Lasturren, Deban, eta 1995ean hil zen. Joxe …

Irakurtzen jarraitu Pantxike Elortza, Sakabi trikitilariaren bidelaguna

Asteko txisteak

Giza gorputzaren parabola Jainkoak giza gorputza egin zuenean eztabaida hasi zen organo ezberdinen artean nor izango zen haien arteko nagusia. Buruak esan zuen: –Ni izango naiz nagusi, nik agintzen dut-eta organo guztietan. Bihotza ez zegoen ados: –Nik izan behar dut nagusi, nik bidaltzen dut-eta odola organo guztietara. Sabelak esan zuen: –Ez, ni izango naiz nagusi, …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak