Txisteak

 

indizea

Gauzak ahaztu

Urteetan aurrera zihoan bikote bat, kezkatuta zebilen gauza asko ahazten zitzaizkielako eta orain dabilen alzheimer gaitzaren kontuarekin kezkatuta mediku espezialistarengana joan ziren, azterketa serio bat egitera.

Medikuak, azterketa guztiak egin ondoren esan zien:

–Dena normal aurkitu dut, zuen adinarekin bat ez datorrenik ezer ez. Zer dela eta zuen kezka hori?

–Dena ahazten zaigu oraintxe, erosketak egitera joaten gara eta ez ditugu gauzen erdiak ere ekartzen.

–Horrek erremedio erraza dauka, hartu koadernotxo bat eta han apuntatu falta duzuen guztia eta gero dendara joaten zaretenean ez zaizue ahaztuko.

Esan bezala, medikuaren esana eginez, erosketak egin aurretik dena apuntatzen hasi ziren eta oso ondo, ez zitzaien ezer ahazten, apuntatzen bazuten.

Egun batean, emazteak esan zion senarrari:

–Izozki bat jateko kapritxoa daukat gaur eta ekarriko al didazu dendaraino joanda?

–Ekarriko ez dizut ba! Nola nahi duzu, kukurutxoan ala kortean?

–Kortean, eta behin joanda, ekarri bi, bestea txokolatezkoa. Baina apunta ezazu ahaztu egingo zaizu bestela!

–Bai bi gauzatxo dira eta ahaztu egingo zait!

Joan da gizona eta handik denbora batera hor dator bi kafesne hartuta, eta emazteak:

Esan dizut ahaztu egingo zaizula, tostadak ez dituzu ekarri.

images

Logika

Emakume batek belarrondoan jo du bizilagunaren mutikoa.

Hau negarrez joan da etxera eta ama sututa irten da kalera eta kargu hartu dio bizilagunari:

–Jakin daiteke zer dela eta jo duzun nire umea?

–Lotsagabea delako! Potola deitu dit!

–Eta zuk uste al duzu umea jota flakatuko zarela?