Asteko txisteak

Gurutzea ohera erori Etxe hartan ama-semeak bizi ziren. Semea, Joxinixioa, benetan flakoa, iharra zen. Ama kezkatuta zegoen, semeak halako plantarekin ez zuela neskarik inguratuko eta. Amak, zerbait egin behar-eta, traje berria egin zion, bikaina alajaina! Barrutik ondo-ondo bete eta hor bidali du bere mutila dotore asko. Baita andregaia bilatu ere, Margarita izenekoa. Ezkontzeko planak ere …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Asteko txisteak

Kontuz urarekin Zurrutero samarra zen gizona eta bere lagunak kargu hartuz esan zion. –Aizak! Ez ezak hainbeste ardo edan! Egarri bahaiz, edan ezak ura, askoz hobea duk eta. –Ez zakiat, ba, hain ona den. Ahaztu al duk azkenengo uraldian nolako kalteak egin zituen Nafarroan eta Iparraldean? Bazter denak hondatuta utzi zetian uholdeen ondorioz. Bikote gorabeherak …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Errioxa. Mendi ibilaldia.

Webgunea Uztailaren 12an 38 lagun izan ginen Errioxako mendi ibilaldian. Azpeititik irten goizean goiz eta 10:00ak aldean La Poblacion, Nafarroako Errioxako herrixkara iritsi ginen. Bertan "Leon Dormido" deitzen dioten mendiari bira eman, paisaia zoragarria ikusiz, eta Barriobusto herrira jaitsi ginen, hau Arabako Errioxan. Guztiak Logroñotik 10-15 kilometrora. Beraz, Araba, Nafarroa, Euskal Herria eta Riojako mugen …

Irakurtzen jarraitu Errioxa. Mendi ibilaldia.

Eskua zaurian

'Alardea' hitza entzun orduko, ez dut zalantzarik denoi mugitzen zaigula zerbait barrenean. Horrekin batera datozen hitzak dira 'normaltasuna', 'tradizioak', 'parekidetasuna', 'eskubideak', 'errespetua'... Urtean bi alditan gutxienez, ekainean Irunen eta irailean Hondarribian izaten diren alardeen aitzakian aireratzen direnak, baina berriz ere hozkailura bueltatzen direla dirudi, urte osorako. Gaiak berotasun handiena data horietan han hartzen badu ere, …

Irakurtzen jarraitu Eskua zaurian

Jubilatuen Sarfermin irteera Iruñera

Urteroko bezala, aurten ere, joan gara Azpeitiko 82 jubilatu Sanferminetara. Goizean goiz irten, hamaiketakoa Iruña sarreran, festa giroa Iruñeko kaleetan bazkal ordura arte, ordu biak aldera bazkaria eta berriro Sanfermin girora arratsaldeko 20:00ak arte. Piska bat nekatuta, baina umore ederrarekin etxera datorren urtean berriro joateko gogoarekin. Argazkiak "Gure argazkiak" leihoan.  

Asteko txisteak

Konponbidea Emakume bat pasaportea ateratzera joan zen Gobernu Zibilera. Hango funtzionarioak galdetu zion: –Zenbat seme-alaba dituzu? –Hamar. –Nola dituzte izenak? –Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo eta Bernardo. –Guztiek Bernardo al dute izena? –Bai, halaxe dute. –Eta nola moldatzen zara haiei deitzeko, adibidez, denak etxetik kanpo jolasean ari     direnean? –Oso erraza, …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Azpeitia ezagutzen

Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiribildua nolakoa zen jakiteko ibilaldi gidatu bat izan genuen uztailaren 4ean Azpeitiko jubilatuok, bertan 29k parte hartu genuelarik. Ibilaldiak bide hau egin zuen: Harzubitik irten, Enparantza Nagusian lehen geldialdia, Hurrengoa Gernikako arbolaren ondoan, gero Parrokian eta Alberga atzean. Hortik Magdalenara, Perez Arregi Plaza, Enparango zubia, Basozabal eta Plaza Txikian …

Irakurtzen jarraitu Azpeitia ezagutzen