Asteko txisteak

indizea

Aspaldiko bi lagun

Aspaldian elkar ikusi gabeko bi lagunek, Andonik eta Anderrek topo egin dute.
–Kaixo Ander! Zer moduz bizi haiz?
–Kaixo, Andoni! Ondo. Badakik, unibertsitatean…
–Zenbat denbora elkar ikusi gabe! Ikasi eta ikasi ariko haiz beti bezala, zer ari haiz ikasten orain?
–Logika ari nauk ikasten.
–Logika? Zer duk hori?
–Begira, hik ba al daukak etxean arrainontzirik?
–Bai.
–Arrainontzia baldin badaukak arrainak maite dituan seinale. Arrainak maite badituk animaliak ere maiteko dituk… Ba horixe duk logika.
–Hori al da, e?
Hala agurtzen dira biak eta Andonik bere lagun Mikelekin egin du topo egunero bezala, eta esaten dio:
–Ba al dakik zein ikusi dudan, gaur? Ander.
–Eta zer ari duk ikasten orain?
–Logika ikasten ari omen duk…
–Eta zer duk hori?
–Begira –hasten zaio bestearen adibidea jartzen– hik ba al daukak etxean arrainontzirik?
–Nik ez.
–Hi homosexuala haiz orduan.
Harena bai logika alajaina!

images1

Lagunaren bila

Kontzertua amaitu eta jendea trumilka ari da ateratzen aretotik. Jendetza guztiaren erdian, batera eta bestera aztoratuta dabiltzan bi neskak estropezu egin dute elkarrekin.
–Barkatu! Larrituta nabil. Mutila eta biok etorri gara kontzertura, baina oharkabean, jendearen artean galdu egin gara eta beraren bila nabil.
–Hau kasualitatea! Niri ere gauza bera gertatu zait. Eta nolakoa da zure mutila?
–Beltzarana, ia bi metro luze, lerdena, beso gihartsuak, ezpain haragitsuak eta begi berdeak ditu… Eta zurea nolakoa da?
–Beno, oraingoz ahaztu dezagun nirea eta saia gaitezen zurearen bila.