1.080 €ko pentsioa guztiei bermatzeko sinadura bilketa.

Banku eta multinazionalak irabazi erraldoiak eskuratzen dituzten garai hauetan Euskal Herriko pentsiodunen erdiak ez dira iristen hilean 600 € irabaztera. Bistakoa da aberastasuna ez dagoela ondo banatuta eta bidegabekeria honen aurrean zerbait egin beharra dagoela. Politikariek, orain arte, arreta gutxi ipini dute gai honetan eta gure ustez gizartearen eta pentsiodunen oinarrizko premiak bermatzea lehen mailako …

Irakurtzen jarraitu 1.080 €ko pentsioa guztiei bermatzeko sinadura bilketa.

Urteko Batzar Orokorra

Apirilaren 7an, ostegunean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:30ean lehen deialdian eta 17:00etan bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin. LAN ZERRENA 1. Sarrera 2. 2015eko Urteko Ohiko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena. 3. 2015eko ekintzen oroitza. 4. 2015eko sarrera eta gastuen azalpena eta onarpena. 5. BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera. 6. Baigerako …

Irakurtzen jarraitu Urteko Batzar Orokorra

Askizu – Zarautz mendi ibilaldia

BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Askizutik Zarautzerako mendi ibilaldia antolatu du apirilaren 23rako. Izena emateko epea irekita dago martxoaren 29tik aurrera, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, apirilaren 23an San Martin egoitza aurrean goizeko 09:00etan. Prezioa 8 euro. Baigerak antolatutako autobusez joango gara Askizura. Askizutik Zarautza oinez, bi ordu eta erdiko inguruko ibilaldia lasai-lasai, Getaria inguruko itsasoa ikusiz …

Irakurtzen jarraitu Askizu – Zarautz mendi ibilaldia

Pradejon – Azagra irteera, Martxoaren 10ean

88 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Pradejonera iritsi ginen 11:00ak aldera. Han Bodega El Labradorren, urdaiazpiko otartekoarekin bertako ardoak dastatu genituen. Handik FUNGITURISMOKO         instalazioak ikusi ondoren txanpinoi tunelak ikustera joan ginen. Han ikusi genuen nola hazten diren eta zaintzen dituzten perretxiku eta txanpinoiak. Ondoren Azagrara joan ginen bazkaltzera,  hotel Veneciara aurreko urtean bezala, …

Irakurtzen jarraitu Pradejon – Azagra irteera, Martxoaren 10ean

Martxoak 8

Emakumeen borroka feministari esker, esparru pribatuan bakarrik egoteari utzi diogu, espazio publikora iritsi gara eta soldatapeko lan-munduan sartu. Hala ere, hor daude emakumeen bereizketak, hor oraindik “gizonentzako” eta “emakumeentzako” lanen banaketa horizontala. Eta hor jarraitzen dute emakumeak gehiengo garen sektoreetan erantzukizun eta ospe handienetako postuetara heltzea eragozten duten bereizketa bertikalak. Hori guztia, neurri handi batean, …

Irakurtzen jarraitu Martxoak 8

Denbora librea eta erretiroa

Izarne Lizasok (EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak erretiroa eta denbora libreari buruzko tesia egin du eta berak dio oker larria dela pentsatzea erretiratu guztiek behar berdinak dituztela, beraz gizarte zerbitzuek eta erretiratuen elkarteek eskaintza pertsonalizatu bat ematea aldarrikatzen du. Izan ere, lan egiteko bizi izan gara, lanaren eta erlojuaren menpe eman dugu ia bizitza guztia. Lanak …

Irakurtzen jarraitu Denbora librea eta erretiroa