Askizu – Zarautz mendi ibilaldia

askizu

BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Askizutik Zarautzerako mendi ibilaldia antolatu du apirilaren 23rako.
Izena emateko epea irekita dago martxoaren 29tik aurrera, bulegoko orduetan 10:30-12:30.
Irteera, apirilaren 23an San Martin egoitza aurrean goizeko 09:00etan.
Prezioa 8 euro.
Baigerak antolatutako autobusez joango gara Askizura.
Askizutik Zarautza oinez, bi ordu eta erdiko inguruko ibilaldia lasai-lasai, Getaria inguruko itsasoa ikusiz eta txakolin mahasti eta mendi bideak zeharkatuz.
Zarautza iristean, jubilatuen tabernan hamaiketakoa.
Ondoren etxera lineako autobusean.