Asteko txisteak

Telefono deia Gizon batek telefonoz deitzen du eta: Heldu al da horra alkate jauna? Oraindik ez. Asko atzeratuko ote da? Ez dakit, behar bada egunak, hilabeteak edo urteak izan daitezke... Baina mesedez, norekin ari naiz hizketan? – adarra jotzen ari zitzaiolakoan haserre. Herriko enterratzailearekin, jakin nahi baduzu. Txerri hankak Ama batek bidaltzen du bere semea …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Koloneko minbiziari buruzko hitzaldia

Martxoaren 31ean, astelehenean,  iluntzeko 18:30ean, Baigera I-eko sukaldean, Koloneko minbiziari buruzko hitzaldia izango da. Minbiziaren aurkako AECC elkarteko ordezkariak etorriko dira. Gaiak duen intrerasagatik eta, batez ere, adinekooi gertutik ukitzen digunez, etortzera anima zaitezten konbidatzen zaituztegu.  

Lizarrako irteera

Datorren apirilaren 10ean, ostegunean, Baigerakoek Nafarroako Iratxera ibilaldia antolatu dute. Izena Apirilaren 1, 2 eta 3an Baigeran bulegokoko orduetan eman behar da. Irteera San Martin Egoitza aurretik goizeko 08:30ean izango da. Ibilaldia 32 euro ordaindu behar da eta autobusez 2 ordu inguru beharko dira. Iratxe Hotelean hamaiketakoa eta 11:30ean Lizarran 14:30 arte azoka ikusteko eta …

Irakurtzen jarraitu Lizarrako irteera

Mahai ingurua: jatorri aniztasuna Azpeitian.

  Martxoaren 21ean Azpeitiko Sindikatu zaharrean etorkinekin harreman zuzena duten herriko eragileekin mahai ingurua egin zen. Bertan Udalak, Urola ikastolak, Ikasberri Azpeitiko ikastolak, Iraurgik, Osakidetzak, Caritasek, Etorkizun Ekimenak, Emakumeen Txokoak eta Jauzika Aisialdiko elkarteak hartu zuten parte. Mahai ingurua Elkar-ekinek antolatu zuen eta helburua etorkinen inguruan eragileek egiten duten lanaren eta arazoen argazkia jendaurrean aurkeztea …

Irakurtzen jarraitu Mahai ingurua: jatorri aniztasuna Azpeitian.

Milagro-Faltzesera irteera, martxoaren 13an

Bidaiako argazkiak "Gure argazkiak" atalean. Irteera oso ondo joan zen. Inurrieta upategiko bisita primeran: Upategia erakutsi ziguten, ardogintzaren nondik norakoak azaldu, eta hamaiketako eta trago ederrarekin bukatu genuen. Jende dezente izan zen ardoa erosi nahian, baina saltzaile bakarra, horretxek luzatu zigun, azkenean, egonaldia. Milagroko Montesilloko bazkaria eta ondorengoa ederki: musika eta dantza, bingoa eta zezena …

Irakurtzen jarraitu Milagro-Faltzesera irteera, martxoaren 13an

Emakumearen aurkako beste eraso larri bat

Andina Pereira de Brito 35 urteko emakumea bere bikotekideak hil du Mungian. Emakumearen aurkako eraso onen aurrean ezin dugu bestaldera begiratu, eraso bakar bat ere ezin da utzi erantzunik gabe, leiho honetatik gure gaitzespenik irmoena. Generoen arteko ezberdintasunaren adierazpen larriena emakumearen kontrako indarkeria da. Egun gizartean itsatsita dauden balio matxisten ondorioa dela deritzogu eta balio …

Irakurtzen jarraitu Emakumearen aurkako beste eraso larri bat

Asteko txisteak

Presidentearen salbatzailea XX Presidentea (jarri nahi duzuen izena), orain egun gutxi, itzuli bat egitera atera zen bere udako jauregi bikainetik, baina zorte txarra izan zuen nonbait, ibaiko presa batera erori baitzen. Han inguruan mutil gazte bat egokitu zen une hartantxe, igerian trebea gainera, eta berak atera zuen uretatik Presidentea, ezustean, atera zuenean jabetu baitzen xx …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Urteko batzarra eta batzorde berritzea

Joan den martxoaren 5ean izan zen BAIGERA, Azpeitiko adinekoen elkartearen urteroko Batzar Nagusia. 2013. urtean elkarteak gauzatutako ekintza desberdinen berri eman zuen bertan Jose Inazio Etxeberria, lehendakariak, hala nola, urtean zehar burututako ekintza kulturalak, aisialdiko ekintzak, irteerak, ibilaldiak, hitzaldiak, BAIGERAk parte hartu izan duen herriko eta bailarako ekintzak,… hitz batean, urtean zehar elkarteak izan duen …

Irakurtzen jarraitu Urteko batzarra eta batzorde berritzea

Martxoaren 21ean mahaingurua

Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Azpeitian Ba dira hilabete batzuk Elkar-ekin taldekoek “Jatorri aniztasuna eta elkarbizitzaz” bilerak eta hitzaldiak antolatzen dituztela. Herrira kanpotik etorri berrien eta hemengoen arteko elkarbizitza erraztea dute helburu. Horretarako, herrian sortzen diren zurrumurruak deuseztatzea komeni da. MAHAI-INGURUA Eguna : Martxoak 21 Tokia : Sindikatu Zaharrean Ordua:18:30etan Martxoaren 21a, “Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako …

Irakurtzen jarraitu Martxoaren 21ean mahaingurua

Martxoaren 22an Baigerakoek mendi ibilaldia

  Urberu jatetxetik hasi eta Elorriaga gainetik Zumaiara Neguko ekaitzak pasa orduko, hasi gara Baigerakoak ibilaldiak antolatzen. Aurreko urteko esperientzia positiboa gogoan hartuta, antzeko txangoak antolatzea pentsatu dugu. Ibilaldiak errazak izango dira, bi ordu ingurukoak, Hamaiketakoa ez da faltako eta bazkaltzera etxera etorriko gara. Irteera egun-pasa bat egitea ere pentsatzen hasiak gara. Aurreneko ibilaldia kosta …

Irakurtzen jarraitu Martxoaren 22an Baigerakoek mendi ibilaldia