Martxoaren 22an Baigerakoek mendi ibilaldia

 images

Urberu jatetxetik hasi eta Elorriaga gainetik Zumaiara

Neguko ekaitzak pasa orduko, hasi gara Baigerakoak ibilaldiak antolatzen. Aurreko urteko esperientzia positiboa gogoan hartuta, antzeko txangoak antolatzea pentsatu dugu.

Ibilaldiak errazak izango dira, bi ordu ingurukoak, Hamaiketakoa ez da faltako eta bazkaltzera etxera etorriko gara. Irteera egun-pasa bat egitea ere pentsatzen hasiak gara.

Aurreneko ibilaldia kosta aldean antolatu dugu.

Patxadaz hartzea eta paisaiaz eta naturaz gozatzea gomendatzen da.

Eguna: Martxoak 22

Irteera: 9:00etan, Azpeitiko Astotegitik

Aurrez, 8€ ordaindu behar dira Baigerako bulegoetan. Autobusa eta hamaiketakoa sartzen dira.

2 orduko ibilaldia.

Zumaian hamaiketakoa.

Lagunarte ederrean ondo pasatzea nahi duenak eta sasoian sendo egoteko, badaki zer egin. ANIMATU!