Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Azpeitian
Ba dira hilabete batzuk Elkar-ekin taldekoek “Jatorri aniztasuna eta elkarbizitzaz” bilerak eta hitzaldiak antolatzen dituztela. Herrira kanpotik etorri berrien eta hemengoen arteko elkarbizitza erraztea dute helburu. Horretarako, herrian sortzen diren zurrumurruak deuseztatzea komeni da.
MAHAI-INGURUA
Eguna : Martxoak 21
Tokia : Sindikatu Zaharrean
Ordua:18:30etan
Martxoaren 21a, “Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eguna” dela eta gaiarekin harreman zuzena duten herriko eragileekin mahai ingurua antolatu dute. Ikastetxeak, Lanbidek, Osakidetzak, Udalak, etab., hartuko dute parte.
Mahaikideek zer esana izango dute, eta bertaratzen direnek zalantzak argitzeko aukera.
Etorri-berri direnen ordezkaritzak ere hartuko du parte.