Urteko batzarra eta batzorde berritzea

IMG_4951-1

Joan den martxoaren 5ean izan zen BAIGERA, Azpeitiko adinekoen elkartearen urteroko Batzar Nagusia.

2013. urtean elkarteak gauzatutako ekintza desberdinen berri eman zuen bertan Jose Inazio Etxeberria, lehendakariak, hala nola, urtean zehar burututako ekintza kulturalak, aisialdiko ekintzak, irteerak, ibilaldiak, hitzaldiak, BAIGERAk parte hartu izan duen herriko eta bailarako ekintzak,… hitz batean, urtean zehar elkarteak izan duen ibilbidearen berri eman zen bertan.

Lan zerrendari jarraituz, 2014rako dituen helburu, plangintza eta berrikuntzen berri eman zuen Batzordeak.

Kontxi Esnal, diruzainak, 2013ko diru-sarrera eta gastuen berri ere eman zuen eta 2014rako aurrekontua azaldu ere bai.

Aho batez onartu zituzten hauek guztiak bertaratu ziren 43 bazkideek.

Ondoren, urtero bezala, BATZORDEA berritu zen.

Hauek izan dira aurten Batzordea utzi dutenak: Jose Inazio Etxeberria Eizagirre, Kontxi Esnal Alkorta, Mari Karmen Etxeberria Lasa eta Inaxita Campos Goitia.

Hauek izan dira aurten Batzordean sartu direnak: Mari Karmen Etxaniz Eizagirre, Kontxi Orbegozo Etxaniz, Kontxi Urrutia Iturbe eta Pello Odriozola Juaristi.

Eta Batzordea honela osatuta gelditu da: Maria Luisa Oiarzabal Mugabure, lehendakaria. Mari Karmen Etxaniz Eizagirre, diruzaina. Joan Amenabar Gurrutxaga, idazkaria. Joxemai Iturria Egaña, Arantxa Aizpuru Eraso, Kontxi Orbegozo Arruti, Kontxi Urrutia Iturbe eta Pello Odriozola Juaristi, batzorde kideak.

Edurne Zubia, gizarte zerbitzuetako udal arduraduna, eta Eneko Etxeberria, alkatearen azalpenen ondoren, Jose Inazio Etxeberria, lehendakariak eman zion bukaera batzarrari, bertaratutakoei eta BAIGERAren jardueretan laguntzaile izan diren guztiei eta, batez ere, Batzordean kide izan dituenei eskerrak emanez.