Asteko txisteak

images3

Presidentearen salbatzailea

XX Presidentea (jarri nahi duzuen izena), orain egun gutxi, itzuli bat egitera atera zen bere udako jauregi bikainetik, baina zorte txarra izan zuen nonbait, ibaiko presa batera erori baitzen. Han inguruan mutil gazte bat egokitu zen une hartantxe, igerian trebea gainera, eta berak atera zuen uretatik Presidentea, ezustean, atera zuenean jabetu baitzen xx Presidentea zela.

Presidenteak bere burua salbu ikusi zuenean, esan zion gazteari:

    • Eskerrik asko, gazte! Bizitza salbatu didazu! Eska iezadazu nahi duzuna.

    • Presidente jauna –esan zuen mutilak–, hauxe besterik ez dut nahi: sei zaldi tiraka dituen karroza batean eraman dezatela nire hilkutxa.

    • Jainkoarren! –Presidentea sinetsi ezinez– Nola eska zenezake hori? Oso gaztea zara-eta! Benga, eska iezadazu beste zerbait.

    • Beno, hori ezin bada orduan, estatuko bandera jar dezatela nire hilkutxaren gainean, eta ohorezko guardiak tolestatu eta eman diezaiotela nire amari, hileta ondoren.

    • Baino ezetz! Hori ez! Eska iezadazu beste zerbait, arren!

    • Ba, orduan, ohorezko guardiak bota ditzala salba batzuk, ni lurperatzen nauten bitartean.

    • Baina, gazte, –Presidentea pazientzia galtzen hasita– jakin al daiteke zer dela eta daukazun hilko zaren mania hori?

    • Garbi asko dago ba! Herrian zu salbatu zaitudala kontatzen dudanean, ostiaka akabatuko nautelako.

images8

Desberdintasunak

Goizaldeko ordu txikietako gogoeta burutsuak.

Lagun batek galdetzen dio besteari:

    • Ba al dakik zer desberdintasun dagoen, kamarero baten, lapur baten, gari-ale baten eta politikari baten artean?

    • Ez zakiat ba – besteak pentsatzen jartzeko gogo handirik gabe.

    • Argi asko zagok ba: Kamareroak batuketa egiten dik; lapurrak kenketa; gari-aleak biderketa eta politikariak zatiketa.