Andina Pereira de Brito 35 urteko emakumea bere bikotekideak hil du Mungian.
Emakumearen aurkako eraso onen aurrean ezin dugu bestaldera begiratu, eraso bakar bat ere ezin da utzi erantzunik gabe, leiho honetatik gure gaitzespenik irmoena.
Generoen arteko ezberdintasunaren adierazpen larriena emakumearen kontrako indarkeria da. Egun gizartean itsatsita dauden balio matxisten ondorioa dela deritzogu eta balio horiek errotik aldatzen ahalegindu behar dugu: Heziketaren bidez, eguneroko jarreren bidez, emakumeak eguneroko bizitzan jasaten dituen eraso ezberdinak publikoki salatuaz eta emakumeak beldurrik gabe bakean bizitzeko eskubidea dutela, behin eta berriz, ozenki aldarrikatuz.