Milagro-Faltzesera irteera, martxoaren 13an

P1000246

Bidaiako argazkiak “Gure argazkiak” atalean.

Irteera oso ondo joan zen.

Inurrieta upategiko bisita primeran: Upategia erakutsi ziguten, ardogintzaren nondik norakoak azaldu, eta hamaiketako eta trago ederrarekin bukatu genuen.

Jende dezente izan zen ardoa erosi nahian, baina saltzaile bakarra, horretxek luzatu zigun, azkenean, egonaldia.

Milagroko Montesilloko bazkaria eta ondorengoa ederki: musika eta dantza, bingoa eta zezena ere bai nahi zuenarentzat, oso ondo.

Etxerakoan Oliten egin genuen geldiune txiki bat eta etxerako buelta arazorik gabe joan zen.

Jendea gustura etorri zen eta berriz joateko gogoz.