NAZIOARTEKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN EGUNA

Urriaren 1a da Jubilatu eta Pentsiodunen nazioarteko eguna, baina arazo teknikoak medio, guk Azpeitian urriaren 4an, astelehenarekin, ospatuko dugu. Ospakizun xumea izango da aurtengoa. Covid neurriak beteta, astelehenro egiten dugun elkarretaratzearen ondoren, eguerdiko 14:00etan bazkaria egingo dugu Azoka Plazan. Izena eman nahi duenak, lehenbaitlehen etorri dadila Baigerako bulegora goizeko 10:30etatik 12:30etara. Hamabost euro ordaindu beharko …

Irakurtzen jarraitu NAZIOARTEKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN EGUNA

IBILALDIA AZPEITITIK ZESTOARA

Datorren urriaren 2an, larunbata, ibilaldia antolatu dugu Azpeititik Zestoara joateko bidegorritik. Irteera Azkoka Plazako atzeko aldetik izango da. Irteera ordua, goizeko 9:00etan. Hamaiketakoa, Zestoan egingo dugu. Itzulera lineako autobusean egingo da. Bakoitzak erabakiko du noiz bueltatu nahi duen. Ordainsaria: 10 euro. Izen ematea, Baigerako bulegoan ohiko orduan.