Aquarium – Aginaga ibilaldia

  Jubilatuen asteko ekintzen barruan Aquariumera eta Aginagara ibilaldia egin genuen azaroaren 26an. 105 lagunek hartu genuen bertan parte. Bazkalondoan irten ginen Azpeititik 14:30ean eta Donostiako Aquariumera iritsi ginen 15:30ak aldera. Bertako hiru gidak lagunduta, oso azalpen argiekin, hiru txandatan ikusi genituen bertako arrainak eta tresnak. Ordubete ederra pasatu genuen bertan eta beste ordubete bat …

Irakurtzen jarraitu Aquarium – Aginaga ibilaldia

Bitxikeriak

Esklabo bizitza Aurelio Mejiaren hitzaldi batetik hartua: “Mexikoko herrixka batean gizon bat arrantzuan ari zen eta iparramerikar turista bat hurbildu eta hizketan hasi zitzaion: –Zertan lan egiten duzu? –Ni, arrantzalea naiz. –Bizimodu gogorra arrantzalearena. Zenbat ordu lan egiten duzu? –Bi edo hiru ordu egunero. –Eta zer egiten duzu gainerako ordu guztietan? –Berandu jaikitzen naiz, bi-hiru …

Irakurtzen jarraitu Bitxikeriak

Karta joko txapelketa. Campeonato de cartas

Jubilatuen asteko ekintzen barruan karta joko txapelketa jokatu zen Baigera IIn. Eskoban 12 bikotek hartu zuten parte eta hauek izan ziren irabazleak: Txapeldunak: Anjeles Olazabal eta Klontxi Rekejo. Txapeldun ordeak: Lurdes Aginagalde eta Pello Odriozola. Tutean 8 bikotek hartu zuten parte eta hauek izan ziren irabazleak: Txapeldunak: Juan Manuel Osorio eta Antonio Gómez. Txapeldun ordeak: …

Irakurtzen jarraitu Karta joko txapelketa. Campeonato de cartas

Bingo Saioa Baigera IIn Sanjuandegin

Jubilatuen asteko ekintzen barruan bingo saio berezia ospatu zen Baigera IIn Sanjuandegin, ondorengo txokolate janarekin. 60 pertsonak hartu zuten bertan parte eta arratsalde ederra pasatu genuen linea eta bingoko zenbakiei adi-adi. Ezer irabazi ez zutenak txokolate ederra bukaeran aho gustu txarra gozatzeko eta zerbait irabazi zutenak, berriz, gozagarri bikoitza sariak ospatzeko. Argazki gehiago ikusteko sartu …

Irakurtzen jarraitu Bingo Saioa Baigera IIn Sanjuandegin

Jende ugari alargunen arazoen inguruko hitzaldian

  Hirurogei lagunetik gorako taldea bildu zen Maite Bilbaok (Euskadiko emakume alargunen elkarteko lehendakariak) Azaroaren 11an Alarguntasunari buruz emandako hitzaldian.  Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, hitzaldian eta ondorengo solasaldi interesgarrian parte hartu zuten guztiei eta, bereziki, Maite Bilbao hizlariari berari, emandako argibide ugarirengatik. Hitzaldian eta ondorengo solasaldian argi gelditu zen, Estatuko Gobernua …

Irakurtzen jarraitu Jende ugari alargunen arazoen inguruko hitzaldian

Jubilatu eta pentsiodunen astea. Azaroaren 23tik 29ra

  ASTELEHENA, AZAROAK 23. 16:00etan: Hitzaldia Baigera Ieko aretoan:  David Alvear “Zoritxarrei aurre egiteko gizaki ororen gaitasuna. 18:00etan: Txokolatada Baigera Ien. ASTEARTEA, AZAROAK 24. 16:00etatik 18:30era: Bingo Saioa Baigera IIn, Sanjuandegin. Ondoren Txokolatada Baigera IIn, Sanjuandegin. ASTEAZKENA, AZAROAK 25. 16:00etan: Karta jokoak: * Musa Baigera Ien.                   …

Irakurtzen jarraitu Jubilatu eta pentsiodunen astea. Azaroaren 23tik 29ra

Itziar-Sakonera mendi ibilaldia

    Azaroaren 7an 37 lagun joan ginen Itziartik Sakonetara. San Martin egoitza aurretik goizeko 9etan irtenda. Autobusez Itziarreraino,  oinez  Sakonetara iritsi ginen, sekulako paisaia ikusi genuen, eta pixkana Errota Berrir. Hamaiketako ederra egin genuen eta bapo beteta aldapan gora Itziarreraino igo ginen. Neka-neka eginda etxerako bide hartu genuen, goiz ederra pasatuta