Jende ugari alargunen arazoen inguruko hitzaldian

P1000716P1000717

 

Hirurogei lagunetik gorako taldea bildu zen Maite Bilbaok (Euskadiko emakume alargunen elkarteko lehendakariak) Azaroaren 11an Alarguntasunari buruz emandako hitzaldian.  Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, hitzaldian eta ondorengo solasaldi interesgarrian parte hartu zuten guztiei eta, bereziki, Maite Bilbao hizlariari berari, emandako argibide ugarirengatik.

Hitzaldian eta ondorengo solasaldian argi gelditu zen, Estatuko Gobernua alargunen pentsioak sistema orokorretik kanpo uztea ari dela planteatzen une honetan. Beraz, guztiok erne ibili beharko dugu eta gure elkartasuna eta borroka ezinbestekoak izango dira asmo horiei aurre egiteko. Bestalde, parte hartzaileen artean nabaria zen alargunek (emakumeak gehienetan) dituzten pentsio eta diru-laguntza eskubideen inguruko informazio falta. Izan ere, laguntzak eskatu egin behar dira eta ezjakintasunez, edo ausardia faltaz, asko dira eskatu gabe gelditzen direnak, eta galdu egiten dituzte ez eskatzeagatik.

Honen aurrean, Baigerak bere gain hartzen du Udalarekin elkar lanean, epe labur batean, jubilatu eta alargunek dituzten eskubideei buruz (erraz ulertzeko moduko) liburuxka bat  etxeetara bidaltzeko ardura. Ahaleginduko da, gainera, beste bitartekoak bilatzen, modu anonimoan, eroso eta xehetasun gehienekin informatzeko.