Diru-sarrerak bermatzeko laguntzak, DSBL (AGI), kentzea erabaki dute.

Debarra, 20 urtetik Donostian bizi da. Feminista eta sindikalista. Orain Duintasuna Elkarteko kide da, pentsiodun eta jubilatuen aldeko lanean eta pobrezia eta bazterkeriaren aurkako borrokan. Bere ustetan ahalmena dagoen bitartean borrokan jarraitu beharra dago. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, DSBE (RGI), kobratzen hasteko hiru urtez egon behar da erroldatuta eta erroldatu gabe dagoenak, hiru urte horietan, ez …

Irakurtzen jarraitu Diru-sarrerak bermatzeko laguntzak, DSBL (AGI), kentzea erabaki dute.

Askizu – Zarautz mendi ibilaldia

BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatuta Askizutik Zarautzerako mendi ibilaldia egin genuen lehengo larunbatean, apirilaren 23an. 30 lagunek hartu genuen parte bertan. Autobusez joan ginen Askizura, goizeko 09:00etan irtenda. Askizutik Getaria gain aldeko bidean barrena, lasai-lasai Zarautza; jio-jaitsi txiki batzuekin bide lasaia, eguraldi ederrarekin, txakolin mahastien artean egin genuen ordu pare bat eta ia erdiko bidea. …

Irakurtzen jarraitu Askizu – Zarautz mendi ibilaldia

Baigeraren urteko Batzar Orokorra

Apirilaren 7an ospatu da BAIGERA Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkartearen urteko Batzar Orokorra, 34 bazkidek bertan parte hartu zutelarik. Maria Luisa Oiarzabal lehendakariari elkarrizketa bat egin diogu bilera horretako berri eman diezagun. - Zer moduz joan da pasa den urtea? Urtea ondo joan da. Betiko ekintzak antolatu ditugu eta berauena berri eman dugu batzarrean. - …

Irakurtzen jarraitu Baigeraren urteko Batzar Orokorra

Miren Etxezarretaren hitzaldia Sanagustin Kulturgunean, apirilaren 21ean 19:00etan

Miren Etxezarreta Zubizarreta (1936, Ordizia) ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea da. Karl Marxez gain, ideologikoki Rosa Luxemburgen eragina du, eta Joan Robinson postkeynesiarraren eta Paul A. Baran eta Paul Sweezy marxisten eragina ere badu. 2007tik aurrera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuaren katedratiko emeritua da. Pentsiorik izango al dugu? Nolako pentsioak izango ditugu? …

Irakurtzen jarraitu Miren Etxezarretaren hitzaldia Sanagustin Kulturgunean, apirilaren 21ean 19:00etan