Askizu – Zarautz mendi ibilaldia

BenQ Digital Camera
BenQ Digital Camera

BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatuta Askizutik Zarautzerako mendi ibilaldia egin genuen lehengo larunbatean, apirilaren 23an.
30 lagunek hartu genuen parte bertan.
Autobusez joan ginen Askizura, goizeko 09:00etan irtenda. Askizutik Getaria gain aldeko bidean barrena, lasai-lasai Zarautza; jio-jaitsi txiki batzuekin bide lasaia, eguraldi ederrarekin, txakolin mahastien artean egin genuen ordu pare bat eta ia erdiko bidea.
Zarauzko jubilatuen tabernan mokadutxoa, tragoxkada batekin, kafe eta guzti eta ordu bata eta erdietako lineako autobusean etxera, hurrengo irteera noiz eta nora izango den galdezka.
Badirudi Santageda – Garin – Mandubira izango dela, baina emango dugu honen berri bere garaian.
Argazki gehiago ikusgai “Gure Argazkiak” leihoan.