La Rhune-2016

Lehengoko ostegunean  ekainaren 16an 115 pertsona joan ginen La Rhunera, 8:30 irten ginen Azpeititik eta Sara heldu ginen, bate arazorik gabe  eta bertan hamarretako egin genuen. Ondoren trena hartuta  La Rhunera, bistak ikusteko ez zen eguraldi ona baino bueltatxo bat eman genuen inguruan, ondoren Donibane Lohitzunera joan ginen  hiru ordu laurden inguruan bazterrak ikusi eta …

Irakurtzen jarraitu La Rhune-2016

Xoxotera ibilaldia-2016

    Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Uztailaren 2an izango da goizez. IRTEERA BETARRAN IKASTETXEAREN  AURREAN , goizeko 10:30ean. Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa Doain Izena emateko epea ekainaren 20tik aurrera Baigerako bulegoetan, 10:30etik 12:30era.   …

Irakurtzen jarraitu Xoxotera ibilaldia-2016

Azpeitia ezagutzen-2016

    Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiru etxe historiko ezagutuko ditugu, bakoitzaren  egitura  arkitektonikoa, zertarako eta nola sortu ziren eta  beraien  eragin historikoa nolako zen jakiteko, ibilaldi gidatua izango dugu datorren asteazkenean, ekainaren 29an, Baigerak antolatuta, bereziki Azpeitiko jubilatuentzat eta interesa lukeen edozeinentzat. Arratsaldeko 17:30ean irtengo gara parroki aurretik eta ondorengoa izango da …

Irakurtzen jarraitu Azpeitia ezagutzen-2016

Igeldo – Orio mendi ibilaldia

  28 lagun izan ginen mendi ibilaldian.. Joan etorria lineako autobusean egin genuen, eta nahiko ondo irten zigun, naiz eta atzerapen txiki bat izan genuen Zumaiatik-Azpeitira. Ibilbidea oso polita izan da, beti itsasoa ikusten, bi ordu eta hiru laurdenen ailegatu ginen Oriora. Ondoren Orioko jubilatuen elkartean bazkari polita eta tertuli ederra egin, eta etxea bueltatu ginen. …

Irakurtzen jarraitu Igeldo – Orio mendi ibilaldia

Javier Lazaro Eusan, Azpeitiko notarioaren hitzaldia

Ekainaren 2an Javier Lazarok hitzaldi ederra eman zuen, herentziari buruzko legedi berriari buruz. Jende ugari bildu ginen. 16:30ean hasi eta ordubetez azaldu zigun herentziak duen garrantziaz, kasu desberdinak azaldu zituen eta jendeak baita parte hartu ere, oso gustura jarraitu genituen haren hitzak. Oso gustua irten genuen  hitzalditik. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.