
Lehengoko ostegunean ekainaren 16an 115 pertsona joan ginen La Rhunera, 8:30 irten ginen Azpeititik eta Sara heldu ginen, bate arazorik gabe eta bertan hamarretako egin genuen.
Ondoren trena hartuta La Rhunera, bistak ikusteko ez zen eguraldi ona baino bueltatxo bat eman genuen inguruan, ondoren Donibane Lohitzunera joan ginen hiru ordu laurden inguruan bazterrak ikusi eta berriro autobusera, Hondarribiko bidea hartu genuen bazkaltzeko asmoz.
Bazkaldu eta ondoren herria ikusteko aukera eduki genuen eta 20:00 aldera Azpeitira, jendea oso gustura ibili da.
Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.