Txisteak

Ebakuntza gela Adineko gizon bat ebakuntza mahaian dago zirujauaren zain. Ebakuntza egin aurretik, arren eta arren eskatu zuen berari ebakuntza egingo ziona bere suhia izan zedin, jada zirujau ospetsua baitzen. Lasaigarria eman aurretik suhiarekin minutu batez hitz egiteko baimena eskatu zuen eta hala esan zion: –Ez zaitez urduri jarri. Egin ezazu zuk egiten dakizun ondoen, …

Irakurtzen jarraitu Txisteak

Baigera korrikan

Ohiturari jarraituz, aurtengoan ere hartu du parte BAIGERAk KORRIKA ekitaldian. Kilometro erdia erosiz kolaboratu du BAIGERAk eta ATZEGIkoekin batera egin genuen igerilekutik anbulatoriorainoko korrika saioa. Maria Luisa Oyarzabal lehendakariak eraman zuen lekukoa ATZEGIko gazte batekin batera.  

Erriberri (Olite) – Azagrara ibilaldia

Azpeititik irten eta Erriberrira (Olite) iritsi ginen 10:30 aldera. Han Marco Real upategia ikusi genuen, urdaiazpiko otartekoarekin bertako ardoak dastatuz. Handik Erriberriko gaztelua ikustera joan ginen, gia batek beroni buruzko zertzeladak azaldu zizkigularik. Carlos III.a, Nafarroako erregearen aginduz eta diruz egindako gaztelua, garai hartako Europa osoko gaztelu aberatsenetakoa berau. Errege-erreginak eta beren gortesauek gazteluan egiten …

Irakurtzen jarraitu Erriberri (Olite) – Azagrara ibilaldia

Azpeitiko jubilatuen egoerari buruzko azterketaren aurkezpena

Azpeitiko udalak herrian dauden pobrezia, bazterkeria eta premia egoerei buruzko ikerketa bat egin du, bertan jubilatuen egoera ere aztertzen delarik, Donostiako SIIS dokumentazio eta ikerketa zentroaren laguntzarekin. NOIZ: Martxoaren 23an, astelehenean. NON: San Agustin kultur gunean. ORDUA: Arratsaldeko 6etan. Aurkezpen irekia da eta, jubilatuoi zuzenean ikutzen digun gaia denez, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak guztiak gonbidatzen …

Irakurtzen jarraitu Azpeitiko jubilatuen egoerari buruzko azterketaren aurkezpena

Olite – Azagra ibilaldia

AUTOBUS GEHIAGO IPINI DIRA ETA LEKUA BADAGO BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Olite-Azagrara antolatutako ibilaldia dela eta, autobusa bete zelako lekurik ez dagoela esan zaio bati baino gehiagori. Bigarren autobusa antolatu da eta badago lekua gehiagorentzako. Beraz, izena emateko epea irekita dago oraindik martxoaren 17ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, martxoaren 18an, San Martin egoitza aurretik …

Irakurtzen jarraitu Olite – Azagra ibilaldia

Zer egin menopausiaren aurrean

Gogora dezagun aurreko artikuluan menopausiaren inguruan aritu ginela, zer den eta zer izan ditzakeen sintomen inguruan alegia. Oraingo honetan, sintoma horien aurrean zer egin dezakegun adieraziko dugu. Garrantzitsua da bizi kalitate osasuntsua mantentzea. Horretarako, beharrezkoa da emakumeek paper aktiboa izatea menopausiaren aurrean. Hori lortzeko, lagungarri izan daiteke, elikadura zaintzea, kirola egitea, gure osasunarentzat kaltegarriak diren …

Irakurtzen jarraitu Zer egin menopausiaren aurrean

Urteko ohiko batzarra

  Martxoren 26an, ostegunean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:30ean lehen deialdian eta 17:00etan bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin. LAN ZERRENA 1. Sarrera 2. 2014ko Urteko Ohiko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena. 3. 2014ko ekintzen oroitza. 4. 2014ko sarrera eta gastuen azalpena eta onarpena. 5. BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera. 6. …

Irakurtzen jarraitu Urteko ohiko batzarra

Olite – Azagra ibilaldia

DATA: 2015eko martxoaren 18an. IZENA EMATEKO EPEA: Martxoaren 2tik 11ra, biak barne, bulegoko orduetan 10:30-12.30. IRTEERA ,LEKUA: San Martin egoitza aurretik, goizko 08:30ean. PREZIOA: 30€ EGITARAUA OLITERA IRITSI 10:30AK ALDERA MARCO REAL upategia ikusiz, urdaiazpiko bokadiloa eta ardo dastaketa. Oliteko gaztelua ikusi. Oliteko kaleetan paseotxoa. BAZKARIA "HOSTAL VENECIA"N, AZAGRA HERRIAN. 14:00 ak aldera. MENUA: Sarrerakoak …

Irakurtzen jarraitu Olite – Azagra ibilaldia

Martxoak 8, emakume langileen eguna

Duela 100 urte pasa, New York hiriko ehungintzako fabrika batean 140 emakume langile hil ziren sute batean. Sutea fabrikako jabeak eragin zuen emakumeek greba egin zutelako. Grebarako arrazoia, oinarrizko eskubideak defendatzea izan zen: emakumearen parekidetasuna, botoa emateko eskubidea, lanpostuak izatea, baldintza duinak izatea, etab. Geroztik urtero gogoratu da egun hori mundu osoan, "Emakumearen eguna" deitu …

Irakurtzen jarraitu Martxoak 8, emakume langileen eguna