Txisteak

images

Ebakuntza gela

Adineko gizon bat ebakuntza mahaian dago zirujauaren zain.

Ebakuntza egin aurretik, arren eta arren eskatu zuen berari ebakuntza egingo ziona bere suhia izan zedin, jada zirujau ospetsua baitzen.

Lasaigarria eman aurretik suhiarekin minutu batez hitz egiteko baimena eskatu zuen eta hala esan zion:

Ez zaitez urduri jarri. Egin ezazu zuk egiten dakizun ondoen, baina zoritxarrez zerbait gaizki irteten bada eta hiltzen banaiz, gogoan izan, zure amaginarrebak zuekin bizitzera joan behar duela.

indizea

Bikote kontuak

Gizona sartzen da ohera pikardia aurpegiarekin eta belarrira esaten dio erdi-lotan dagoen andreari:

–Galtzontzilorik gabe nago!

Eta emazteak, zirkinik egin gabe, lo-ahotsez:

Orain utzi lotan, bihar garbituko dizkizut!