28 lagun izan ginen mendi ibilaldian..
Joan etorria lineako autobusean egin genuen, eta nahiko ondo irten zigun, naiz eta atzerapen txiki bat izan genuen Zumaiatik-Azpeitira.
Ibilbidea oso polita izan da, beti itsasoa ikusten, bi ordu eta hiru laurdenen ailegatu ginen Oriora.
Ondoren Orioko jubilatuen elkartean bazkari polita eta tertuli ederra egin, eta etxea bueltatu ginen.