Azpeitia ezagutzen-2016

 

untitled

 

Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiru etxe historiko ezagutuko ditugu, bakoitzaren  egitura  arkitektonikoa, zertarako eta nola sortu ziren eta  beraien  eragin historikoa nolako zen jakiteko, ibilaldi gidatua izango dugu datorren asteazkenean, ekainaren 29an, Baigerak antolatuta, bereziki Azpeitiko jubilatuentzat eta interesa lukeen edozeinentzat.

Arratsaldeko 17:30ean irtengo gara parroki aurretik eta ondorengoa izango da egingo dugun ibilaldia: Parrokia, Magdalena eta Basozabal.

Parrokiako berezitasunekin batera azken gerra zibileko hainbat gertaera ere komentatuko dizkigu .

Magdalenako ermitaren historiako xehetasunak ere kontatuko dizkigu.

Basozabaleko jauretxearen nondik norakoak ere kontatuko dizkigu eta 250 garren urteurrena dela eta Azpeitiko matxinadaren inguruko zertzeladak ere kontatuko dizkigu.

Hauek guztiak nahiko  ez balira ere, bukaeran parte hartzen duten guztientzat mokadutxo bat izango da Baigera Ien.